Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrot mingarria Bidebiderentzat

Sei garaipenen ostean porrota Atletikoren aurkako derbian

Sei garaipen jarraian eskuratuta eta entrenamendu aste ona eginda taldea prest zegoen Atletikoren aurkako partidu erabakiorrari aurre egiteko. Partidurako baja bakarrak Mendilu eta Urkorenak ziren.

Partidua tentsio handiarekin hasi zen bi taldeen artean. Nabari zen garrantzi handiko partidua zela. Horren adibide hasierako berdintasuna izan zen, nahiz eta etxekoak 21-16 aurretik bukatu lehen laurdena. Bigarren laurdenean bi erasoak fintzen joan ziren eta bi taldeek kanpokaldetik saskia aurkitzen zuten. Etxekoak atsedenaldira 8tik 6 hiruko saskiratuta joan ziren. Hala ere urdiñen minuturik onenak izan ziren eta ia zelai erditik sartutako hiruko batengatik izango ez balitz aurretik joango ziren atsedenaldira. 42-40

Bigarren zatian partiduak berdinduta jarraitu zuen eta ez zen azken momenturarte erabaki. Orduan tolosarrek gaizki amaitutako eraso pare baten presa sartu zuen. Nahiz eta azken momentuan 2 puntura jarri, etxekoak nagusitu ziren amaieran 68-64. Aipatzekoa etxekoen Arruk eginiko partidua 21 puntu eta 10 erreboteekin, Bidebidekoak behin eta berriro erotuz. Tolosarrek denboraldiko partidu hoberenetarikoa egin arren ezin izan zuten garaipena eskuratu. Goarren lesioa izan zen partiduko albisterik okerrena, seguraski partidu dexentetan taldetik kanpo edukiko duena.

Porrota ahazteko denborarik gabe hurrengo partiduari begira jarri behar dute Gonziren mutilek. Hurrengo astean derby garrantzitsua Lizuanen aurka. Gogor entrenatu behar partidura indarrez iristeko.

menu
menu