Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena TAKE Urkizuko neskentzat

Tolosarrek garaipen handia lortu zuten, Luberri Askatuak talde indartsuaren aurka.

Orain dela aste bat Donostian galdu eta gero, taldea partidu berri bat jolasteko desiatzen zegoen. Larunbat goizean, sailkapenean liderra zen Luberri Askatuakek bisitatzen zuen Usabal. Lehenengo itzulian Donostiarrek garaipena lortu zuten 6 puntuko abantailarekin, beraz taldeak argi zeukan partidu borrokatua izango zela hau.

Taldean ohitura bihurtzen ari den moduan, larunbat honetan ere, partidu hasiera kaxkarra burutu zuten TAKE Urkizukoek. Beste behin, lehenengo laurdena aurkariarentzat izan zen, 6-18 ko markagailuaz hain zuzen ere. Argi dago, taldeak lana egin behar duela partidu irteera hauek konpontzeko. 12 puntuko desabantaila honek ordea, ez zituen gure neskak kikildu, eta laurdenen arteko atsedenaldia eta gero, partidua aurrera ateratzeko intentzioarekin kantxaratu ziren. Gogo hauek jokoan bere eragina eduki zuten, eta bigarren laurdena Tolosarrentzat izan zen, 18-8. Honela atsedenaldira 2 puntuko desabantailekin soilik abiatuz.

Hala ere, onena oraindik etortzeko zegoen.

Atsedenaldia eta gero, belauneko lesio larri eta luze baten ondoren, Alaitz-ek denboraldiko estreinaldia burutu zuen, zalantzarik gabe eguneko albiste onenetarikoa! Gainera hirugarren laurden honi, taldeak ezin hobeto eman zion hasiera, aurkaria zonan ipini zen, eta neskek, asten zehar landutakoa ondo ikasita zutela erakutsi zuten, baloia barrutik kanpora mugitu ondoren, Jone-k, zalantzarik gabe, hirukoa bota bakarrik ez, sartu ere egin zuen. Denboraldiko lehen hirukoa taldearentzat! Bigarren zati guztien zehar, taldeak zona ondo erasotzen jarraitu zuen, Ainhoa-k bigarren hiruko bat sartuta ere.

Bukaeran, arazo handirik gabe, garaipena etxekoentzat izan zen 49-39-ko markagailuaz, modu honetan Donostian jasotako porrotari buelta emanez.

Orain Aste Santuko oporretaz disfrutatzera eta bueltan lanera buelta, hobetzen jarraitzeko!

Aupa neskak eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu