Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

25. Urteurrenaren aurkezpen prentsaurrekoa

Maiatzak 27-an izango da Tolosako Kultur etxean 19:30-etatik aurrera

Aurtengoan TAKE Saskibaloiak (Tolosako Adiskideok Kirol Elkartea) bere 25. Urteurrena ospatzen du. Hori dela eta, urtean zehar zenbait ekitaldi antolatzen ari da eta guzti hoien aurkezpen bat egin asmoz prentsaurrekoa emango du datorren astelehenean. Ekitaldi guztien artean ikusmin handiena sortu duena Ekainak 8-an Euskal Herria plazan jokatuko den eliteko 4x4 txapelketa izango da.

Prentsaurrekoaren hitzordua Maiatzak 27-an izango da Tolosako Kultur Etxeko lehen solairuan arratsaldeko 19:30-etan.

Bertan izango zaretelakoan.

menu
menu