Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sito Alonso Tolosan izan zen TAKE-ko entrenatzaileei klinik bat emateko

TAKE-ren 25. urteurrenaren ekintzetan sartu zen eta ia 3 orduz luzatu zen.

GBC-ko entrenatzailea den Sito Alonso Tolosako Usabal Kiroldegian izan zen atzo TAKE-ko entrenatzaileei klinik bat eman asmoz. Klubaren 25. urteurreneko ekintzen barruan murgildu zen klinik-a.

Arratsaldeko 19:00-etan hasi zen Tolosako kiroldegian eta ia hiru orduz luzatu zen 22:00-ak inguru arte, argiak itzali behar izan ziren unean. Erakustaldia eman zuen denbora honetan eta hiru orduak motz geratu ziren entrenatzaile madrildarrak jarri zuen gogo eta irrikari esker. Bertara gerturatu ziren 25 entrenatzaileek primeran pasa zuten eta Sitoren filosofia gertutik jarraitzeko aukera izan zuten. Azalpen guztietarako, TAKE-ko 10 jokalariren laguntza izan zuen eta entrenamendu intentsu bat egiteko aukera izan zuten GBC-ko entrenatzailearen eskutik.

Entrenatzailearen helburua bertara gerturatu zirenei entrenamenduen garrantzia agertzea izan zen eta gazteenekin egin beharreko lana. Oinarrizko kontzeptuak agertu zituen, honi garrantzi haundiagoa emanez, jokaldi baten planteamenduari baino.

Banakako teknikaren garrantzia azpimarratu zuen, entrenatzaileei erakutsiz imitazioak baino kontzeptua garrantzitsuagoa dela, une bakoitzean jokalariak jakin dezan zer egin behar duen jokaldi bat jarraitu ordez.

Gipuzkoa Basket-eko entrenatzaileak bere erasoko eta defentsako filosofia agertu zuen ezagunak dituen esaldiak gogora ekarriz: "Pasaba por aquí”, “Descansa tú que yo no puedo” edo “No lo hagas tu solo”. Argi utzi zuen askotan erasoko filosofiak direla defentsako filosofiaren oinarri.

Bai jokalari eta entrenatzaileek asko gozatu zuten ekintza honekin eta Sitoren gertutasunarekin.

Egunari amaiera emateko, Tolosako elkarte batean afari bikainaz gozatu ahal izan zuten.

Lerro honetatik eskerrak eman bai Sito Alonsori, bai GBC-ri eta baita afaria antolatu zuen sukaldari bikainari.

menu
menu