Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

4x4 Saski Gaua atzeratu egingo da

Eguraldi prebisio kaxkarra izan da erabakiaren arrazoia

Datorren Ekainak 8-an Euskal Herria Plazan jokatzekoa zen "4x4 Saski Gaua" txapelketa atzeratzea erabaki du TAKE-ko komisio antolatzaileak. Erabaki hau hartzearen arrazoia eguraldi prebisio kaxkarretan oinarritzen da, euria egingo duela bait dirudi. Txapelketaren ezaugarriak kontutan harturik, arrisku handia litzateke parte hartuko zuketen jokalarientzat eta segurtasun hori bermatu nahi izan da.

Honek ez du esan nahi, ordea, txapelketa bertan behera geratuko denik. Data berri baten bila ari da antolakuntza eta une honetan Ekainak 29-a da aukera gehiena dituena.

Eguna finkatzen denean, argitaratuko dugu.

Sentitzen dugu erabaki honek norbaiti kalterik eragin badio.

menu
menu