Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azpeitian ezin

Kadete neskek ez zuten asmatu azpeitiarren erritmoa gelditzen

Bigarren partidua kadete neskentzat ez zen batere erreza izan, Iragaz ISB izan zuten aurkari. Lehen laurdenean 19 puntuko aldea ateratzea lortu zuten azpeitiarrek, haiek euren azkartasunaz gure nesken jolasteko eran eragina izan baitzuten.
Ez genuen jakin kontraerasoa gelditu eta gure jokoa egiten. Hala ere, ahalegin handiak eginda, beldurrak galdu eta partiduan egotea lortu zuten emaitza alde batera utzita, azken laurden orekatu bat lortuz.
Jarrera ona eta lan egiteko gogoa, primeran ari zarete neskak! Jarrai dezagun bide berdinetik!
1,2,3 TAKE!!

menu
menu