Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Botereko garaipena Bide Bide-rentzat

56-86ko markagailuaz gailendu ziren Durangoko Tabirako talde indartsuari

TAKE-ko lehen taldeak sasoi ezin hobean dagoela erakusten jarraitzen du astero. Aurre-denboraldian jolastutako partiduetan saskibaloi ona erakutsi bazuten, lehiaketako lehen bi partiduetan sentsazioak baieztatu dituzte.

Hasiera batean, partidua erreza ez zela izango pentsatzea zegoen, Durangokoa ez da inoiz bisita erosoa izaten, Tabirako taldeak multzoa mantentzea lortu du, eta beraien asmoa sailkapenaren lehen postuetan ibiltzea izango da denboraldi honetan. Lehen jardunaldian beraien partidua galduta, etxean irabazteko beharra zuten, eta intentzio horrekin %100 ematera kantxaratuko zirela pentsatzea zegoen.

Honela, Tolosarrek argi zuten Durangotik emaitza positiboa ekarri nahi izan ezkero, gogor aritu beharko zutela 40 minutuetan zehar.

Lehen minutu hauetan, bi ekipoen aldetik gogo hauek argiak ziren, eta biek beraien jokoa egitea lortu zuten erasoan. Hau dela eta, lehen laurdenaren amaieran markagailuak 17-18koa erakusten zuen. Bigarren laurdenean, berriro, erasoak defentsari gainditu ziren, baino Tolosarren erritmoa nabarmenki altuagoa zen, nahiz eta defentsa egokiena ez burutu, erasoan geldiezin ibili ziren gure mutilak, 27 puntu lortuz 10 minutu hauetan. Atsedenaldira 11 puntuko abantaila erdietsiz, 34-45 hain zuzen ere.

Bigarren zatirako helburua argia zen, defentsan intentsidadea igo, partidua behin betirako apurtuz. Helburua guztiz bete zuten, 0-15eko partziala lortu lehen minutuetan, eta partidua hausteko nahiak guztiz betez. Hemendik aurrera, lehiak ez zuen istorio gehiago izan, Tolosarrek abantaila gutxika gutxika handituz jarraitu zuten, bukaeran 56-86ko markagailu handia lortuz.

Azpimarratzeko, lortutako lehen bi emaitza positiboak Bide Bide-ren aldetik, lana ona egiten ari denaren erakusgarri. Bide berdinean jarraitu nahi bada, ez da besterik geratzen, hankak lurrean mantendu, asten zehar lana gogor egiten jarraitu, eta bakarrik hurrengo aurkarian pentsatzea, kasu honetan La Peña talde Bilbotarra. Partidua ostiral honetan arratsaldeko 19:45-etan jolastuko da Usabalen.

Aupa mutilak eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu