Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirutik hiru Bidebiderentzat

La Peña talde bilbotarrari 113-65 irabaziz lidertzan jarraitzen du

Lehen bi partiduak irabazi ondoren hirugarrena lortzea zen helburua ostiralera aurreratutako partiduan. Durangon erakutsitako joku maila mantentzea zen erronka handiena Bidebideko mutilentzat. Partiduak jarraian irabazten direnean galtzetik gertuko zaudela esan ohi da baino gogor entrenatu ondoren eta Miguelen baja bakarrarekin taldeak gogotsu ekingo zion partiduari.

Lehen laurdena oso berdindua izan zen. Kanpotarrek beraien joku erritmoa inposatu zuten eta etxekoek ezin zuten orain arteko maila erakutsi. Kanpotik behin eta berriz asmatzen zuten bilbotarrek. Bigarren laurdenean tolosarrak alaiago jolasten hasi ziren eta erritmoa handituz, gustorago sentitzen ziren bitartean abantaila handituz joan zen. Atsedenaldia baino lehen Lakunek urrutitik sartutako hiruko batek zaletuak beraien ahulkietatik altxa zituen

Atsedenaldiaren ondoren tolosarrak azkarrago jolasten hasi ziren eta minutuak aurrera joan ahala partidua erabakita utzi zuten. Amaieran 113-65.

Hurrengo igandean beti zaila den Padurari bixita egin beharko dio taldeak. Buru belarri entrenatzen jarraitu beharko dute garaipena eskuratzeko.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu