Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Izaskun garaile ligako lehenengo partidan

Infantil neskak markagailu zabalarekin nagusitu ziren Hernaniren aurka (16-58)

Denboraldi ofizialari hasiera eman zion pasa den larunbatean TAKE IZASKUNek. Aurten lehen eta bigarren urteko infantil neskez osatuta dagoen taldeak maila ona eman eta aurrez jolastutako bi lagunartekoetan izandako sentsazio onak berretsi zituen, Hernaniko taldeari egindako bisitan.

Neska tolosarrek hasieratik erakutsi zuten euren maila, eta joko azkarra eta, batez ere, jaurtiketetan izandako arrakastari esker, 12 puntuko aldea lortu zuten lehen laurdenaren amaieran, aurkarien saskiratze bakarra jaso zutelarik (2-14).

Bigarren laurdenean, Odei, Mikel eta Aitor entrenatzaileen aholkuak entzun ostean, berriro ere indar handiarekin kantxaratu ziren, azkar jolastu eta baloiak lapurtuz aldea nabarmenki handitzea lortu zutelarik: 6-40, atsedenaldian.
Partida nahiko erabakita egon arren lanean jarraitu beharra azpimarratu zuten entrenatzaileek, eta hala egin zuten neskek. 3. laurdenean eskatutako kontzeptuak ondo landu zituzten, bai erasoan eta bai defentsan ere, eta, horrela, markagailuak aldekoa izaten jarraitu zuen (14-43).

Azken hamar minutuetan partidak ildo beretik jarraitu zuen, tolosarren maila eta saskibaloian jolasteko gogoa erakutsiz. Amaieran, Hernani 16-58 TAKE Izaskun.

Azpimarratu beharrekoa izan zen talde guztiaren jarrera eta lan ona, momenturo gogotsu eta kontzentrazioa mantenduz agertu baitziren kantxan, bai esperientzia gehien duten jokalariak, baita gazteenak ere. Hala ere, lanean jarraitu beharra dago, etorkizunean aurkari indartsuagoak suertatuko baitira eta hobetzeko asko dagoelako oraindik, talde gaztea izanik.

Hurrengo partidua etxean izango da, datorren larunbatean, urriak 26, goizeko 9:00tan Usabal kiroldegian eta Azpeitiko Iraurgi taldea izango dute aurkari.

AUPA NESKAK eta 1,2,3…TAKE!

menu
menu