Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Talde horia izan zen 4x4 herrikoieko garailea

Final estu baten ostean garaile suertatu ziren

Atzo, igandea, ospatu ziren 4x4 herrikoieko finalerdi eta finalak.

Arratsaldeko 17:00-etan hasi zen lehen finalerdia, talde txuri eta berdearen artean. Emaitza estua izan oraingo honetan, 29-26 txurien alde.

Bigarren finalerdia orduerdi beranduago hasi zen talde urdin eta horiaren artean, eta lehena estua izan bazen, bigarrena zer esanik ez, azken segunduan Miziuk sarturiko hiruko bati esker luzapenera joan baitzen. Luzapen honetan ez zen beste miraririk izan eta talde horia gailendu zen 37-34-ko emaitzarekin.

Jokalariek finalerako atsedena hartzen zuten bitartean, umeek zenbait jolasetaz gozatzeko aukera izan zuten.

18:30-etan iritsi zen finalerako ordua, talde txuria eta horiarekin artean. Norgehiagoka oso berdindua egon zen 20 minutuetan zehar, baina azken unean lorturiko aldeari esker, talde horia suertatu zen garaile 36-32-ko emaitzarekin.

ZORIONAK! Iker Otaño, Yon Gonzalez, Andoni Gorostidi, Karlos Montilla, Imanol Ayerza, Mikel Ibañez eta Marta Mendinuetak osaturiko talde irabazleari.

25. urteko ospakizunekin jarraitzeko, datorren Azaroak 9-an ospatuko den bazkarirako tiketak salgai daude dagoeneko Orbela, Iurre, Ikatza eta Bide Goxo tabernetan.

menu
menu