Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bat jokatu, bat irabazi

Beasaindarren aurrean nagusi TAKE Oria Electricidad

Larunbatean hasi zuten denboraldia Oria Electricidad taldeko jokalariek. Partida beasaingo BKL taldearen aurka jokatu beharrekoa zen. Orduarekin gora behera batzuk medio, berandu iritsi ziren kiroldegira, baino gutxitan gertatzen den moduan ez zen gaizki hasitakoa gaizki bukatu.

Jokalariak motibazio handiarekin kantxaratu ziren eta hasieratik erakutsi nahi izan zuten ez zirela denbora pasa joan Beasain aldera. Lehenengo minututik baloi gosea eta borrokatzeko grina azaldu zuten, baina lehenengo laurdenaren erdira arte ez zituzten abantaila esanguratsuak lortu. Defentsako lerroak igo zituzten, honek baloiak lapurtzea ekarri zuen eta horrekin batera saskiratzeko erraztasun handiak.

Talde bezala defentsa lanetan lan handia egin arren, garbi geratu zen erasoari begira gauza asko daudela hobetzeko. Hala ere, goraipatu behar da taldeak egindako lan bikaina eta erakutsitako jarrera, hori da jarraitu beharreko bidea.

Hurrengo partida hiru aste barru jokatuko dute Easo Haraneta taldearen aurka, bitartean lanean gogor jarraitu beharra dago. ZORIONAK!!!

menu
menu