Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE bere 25. urteurreneko ekitaldi nagusia prestatzen ari da Azaroak 9rako

Helburu nagusia belaunaldi desberdinetan saskibaloia praktikatu duen jendea biltzea da

Datorren Azaroak 9an TAKE Tolosako saskibaloi klubak 25 urte beteko ditu. 1988ko Azaroak 9an bost burugabek notario bulegotik buelta bat eman zuten kluba sortuz, ekintza horrek 25 urte beranduago jarraipena izango zuela pentsatu gabe. Kasualitatearen eraginez, ospakizun egun hau larunbatez izango da eta hori dela eta, klub urdineko zuzendaritzak egun zehatz hori ekitaldi nagusia ospatzeko egun bezala jartzea erabaki zuen. Horretarako, asteburuko kirol jardunaldi guztia mugitu dute, eguerditik aurrera festa giroa murgildu dadin Tolosako kaleetan.

Klubeko gidariek, egun horretarako belaunaldi desberdinetako jendea elkartzea nahi dute, ez TAKE-tik pasa direnak bakarrik, baizik eta herrian saskibaloiaren inguruan mugitu diren guztiak, bai jokalari eta baita beste era batera saskibaloiaren inguruan izan direnak. Beraz, benetan espero dena da, Tolosako historian saskibaloiaren inguruko jendearekin festa giroko egun zoragarri bat ospatzea.

Horretarako, jardunaldi berezi bat antolatu da, zati garrantzitsu bezala, Euskal Herria plazan izango den bazkaria delarik. Bazkari honetan ahalik eta jende gehiena biltzea da helburu nagusia. Horretarako, plaza zenbait karpez beteko da eta prezio herrikoi batean bazkari bat ospatuko da. Tikeak salgai dira, 20 euroko prezioan, Orbela, Iurre, Ikatza eta Bide Goxo tabernetan, hauek erosteko azken eguna Azaroak 6 izango delarik.

Baina jardunaldia oso luzea izango da,ondorengo egitarauarekin:

• 9:00etatik aurrera eta 12:00ak inguru arte, Usabal Kiroldegian klubeko harrobiko taldeek txapelketako partiduak jokatuko dituzten bitartean, hamaiketako bat izango da animatzera bertaratzen direnentzat.
• Hauek amaitzean, klubeko partaideez osaturiko txaranga baten erritmoari jarraituz, Usabaldik abiatuko da kalejira bat, amaiera Euskal Herria Plazan izango duena.
• 14:30ak inguruan hasiko da herri bazkaria, eta bertan zenbait sorpresa izango dira protokoloari eskainitako momentuez gain.
• Arratsalde erditik aurrera, JAINEKIN txarangaren erritmoan herriko kaleetan poteoa izango da.
• Iluntze aldera, ogitarteko bat afaltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek Zerkausian.
• Gauean festak jarraituko du DJ mugikor batekin, kasu honetan DJ JOTATXO izango dugu herriko kaleak alaituz.

Jardunaldi bikaina espero da eta bertara gonbidatzen dugu saskibaloiaren inguruan mugitu den jende guztia, festa honetaz goza dezan.

menu
menu