Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Konfiantza berreskuratzeko garaipena

72-54 gailendu ziren Ardoi talde nafarrari

Partidu zaila Bidebideko mutilentzat Usabal kiroldegian ospatu zena. Paduran galdu ondoren garaipena eskuratzea beharrezkoa zen zalantzat sortu ez daitezen eta konfiantza berreskuratzeko. Aukaria ez zen aproposena garaipena eskuratzeko, Ardoi taldea gaztez osatuta dago eta garaipen gosez dagoela erakutsi zuen hasiera hasieratik.

Partidurako Aza baja izan zen, horretaz gain Goar eta Miguel ikututa egon ziren eta azken momenturarte beraien presentzia zalantzan zegoen, nahiz eta amaieran biak kantxaratu partidu onak eginez.

Partiduaren hasieran urdiñak aurretik joan ziren Beñaten sartutako saskiraketen ondorioz, baino nafarrak kanpotik asmatzen joan ziren eta abantailak bere horretan jarraitzen zuen. Urdiñak beti 10-12 puntuko abantailan mugitu ziren eta gutxitan gerturatu ziren markagailuan. Aipatzeko Goarrek sartutako 30 puntuak. Sasoien dagoela erakusten du behin eta berriro.

Hurrengo partidua liderraren aurka izango da. Orain arte galdu gabe jarraitzen duen talde bakarraren aurka, Loiola Indautxu. Partidu oso oso oso zaila izango den arren, garaipena eskuratzeko asmotan joango dira Gonziren mutilak igandean. Ea zortea duten!

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu