Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Montezkuerentzat garaipena infantil nesken arteko derbyan

Partida borrokatu eta polit batean, TAKE Izaskuni gailendu ziren markagailu estuaz (31-33)

Partida ona izan zen ostegunekoa, talde biak oso gogotsu zeuden euren saskibaloia eta orain arte ikasitako guztia erakusteko, eta gogo hori nabaria izan zen kantxan lehen minututik azkenera. Lehen laurdena parekatua izan zen oso, baina hainbat kontraeraso azkar baliatuz TAKE Izaskunek lortu zuen lehen aldea egitea markagailuan (10-5).

Bigarren laurdenean, ordea, TAKE Montezkueko neskek gogor egin zuten lan defentsan, horrek erasoan aukera onak baliatzeko parada eman zielarik, eta, horrela, atsedenaldian markagailuari buelta ematea lortu zuten (11-15).

Entrenatzaileen aholkuak entzun ostean, bigarren laurdenean gertatukoaren antzeko egoera izan genuen, baina oraingoan TAKE Izaskun izan zen defentsan hortzak estutu zituen taldea. Egindako esfortzu fisikoak bere saria izan zuen, eta, saskiratze erraz asko huts egin zituzten arren, berriz ere markagailua alde jartzea lortu zuten (28-23).

Azken laurdenera iritsita, ez zegoen oraindik ezer erabakita, eta TAKE Montezkue izan zen azkenean neurketa bere alde jartzea lortu zuen taldea. Erasoko talde-joko ona burutu zuten eta, beste aldean, TAKE Izaskunek ez zuen lortzen baloia uztaitik igarotzea. Horrela, partida amaieran, markagailuak honako emaitza erakutsi zuen: TAKE IZASKUN 31-33 TAKE MONTEZKUE.

Partida benetan polita eta oso borrokatua izan zen, azkenean detaile txikiengatik egin zuen markagailuak alde batera, bestera egin zezakeen bezala. Garrantzitsuena, neskek ondo pasa eta kantxan disfrutatu izana, eta, noski entrenamenduetan lantzen diren kontzeptu eta helburuak betetzen ari direla ikustea. MEREZITAKO ZORIONAK BI TALDEEI! SEGI HORRELA!!!

Hurrengo partida kanpoan jolastuko dute bi taldeek: TAKE Montezkuek Azpeitiko Iraurgiri egingo dio bisita eta TAKE Izaskunek Donostiako EASOri.

AUPA NESKAK eta 1,2,3…TAKE!

menu
menu