25 URTE!!!
Askoz gehiago izango direlakoan, mila esker denoi!!!
Atzoko egunez ospatu zuen TAKE-k bere 25. urteurrena. Festa giroa nagusi izan zen egun batean, TAKE familia osatzen duen lagun taldeak omenaldi xume bezain sentitu bat egin nahi izan zien guzti hau posible egin duten guztiei.
120 lagun inguru elkartu ziren egun guztian zehar ospatu ziren ekitaldi desberdinetan, goizean goiz Usabal kiroldegian hasi eta bakoitzak uste izan zuen momentuan festa amaitu zuen arte.
Behin bakarra betetzen dira 25 urte eta beste horrenbeste izango direnaren ziurtasunaren lanean jarraitzea besterik ez da geratzen.
ZORIONAK TAKE familia osatzen dugun guztioi!!!
1, 2, 3 TAKE!!!