Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Landutako garaipena TAKE mutilena

Lidergoan sendo darrai taldeak

Goiza berezia zen pasa den larunbatekoa klubarentzat: 25 urteurrena, harmailak beteta, txaranga,..., eta gure mutilek ez zuten jokatu ahal duten heinean, urduritasuna agian izan zen nagusi.

Partidu itxusia, baloi galdu ugari genituen bi taldeek, atakeak ez ziren finak eta partidu trabatua. Atsedenaldira 5 puntuko aldearekin joatea lortu genuen baina sensatzioak ez ziren onak. Hirugarren laurdenean benetan ondo aritu ginen defentsan (3 puntu jaso genituen bakarrik), baina kontraerasotan baloiak galtzen genituen behin eta berriro. Gauzak horrela, 10 puntuko aldearekin sartu ginen azken laurdenean, eta gauzak ez ziren aldatu. Taldeak erropa gorde zuen eta beste istoriorik gabe bukatu zen partidua: 42-32 eta klubaren festa ospatzera!!

Datorren asteburuan atsedena daukagu, baina gero 3 partidu jarraian ditugu etxetik kanpo, eta zein baino zein zailagoak: Internacional + Easo + Zarautz!

Orain arte bezala lanean segitu ezkero, erronka horiek aurrera ateratzeko gai izango gea!!

Animo mutilak,
1, 2, 3, DENOK!!!!

menu
menu