Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Izaskungo neskek ezin Easoren aurka

Esfortzu handia egin arren, Donostiako taldea izan zen nagusi markagailuan (58-23).

Donostiara joan baino lehen jakina zen talde indartsua izango zela aurkaria, eta hasieratik ikusi zen hori EASOko taldeak proposatu zuen kantxa osoko presioan. Gure neskek ongi ekin zioten partidari, eta lehen minutuetan berdintasuna izan zen nabari. Minutuak pasatzen joan ahala, ordea, presioa gainditzeko egin beharreko esfortzua gorputzean pilatzen hasi zen, eta nekea jokalariengan handitzen. Horrela, lehen aldea lortu zuen etxeko taldeak (14-6).

Bigarren laurdenean egoera antzekoa izan zen, gure jokalariek esfortzu handia egin behar izan zuten eta horrek ez zien aukera eman bere jokoa guztiz erakusteko. Hala ere, lanaren ondorioz, saskiratze aukera gehiago lortu zituzten, eta 3 puntutan bakarrik handitu zen aldea (26-15).

Atsedenalditik bueltan indar falta gehiegi sumatzen hasi zen eta beherakada fisikoaren eta kontra adierazitako falta kopuru handiaren ondorioz, aldea nabarmenki handitu zen markagailuan (50-15).

Hala ere, gure neskek ez zuten etsi, eta laugarren laurdenean berriz ere saskiratzeak lortu zituzten, aldeak gora ez egitea lortu zutelarik. Amaieran: EASO 58-23 TAKE Izaskun.

Ez zen jolasteko partida erraza izan, baina, hala ere, nabarmendu beharrekoa da talde guztiak egin zuen esfortzua eta ez etsi izana. Bestalde, markagailua alde batera utzita, entrenamenduetan landutako hainbat kontzeptu pixkana barneratzen eta partiduetan ondo ateratzen ari direla ikusi genuen, albiste ona, beraz. Jarraituko dugu lanean, akatsak hobetuz eta abileziak aprobetxatuz.

Hurrengo partida datorren larunbatean izango da, Azaroak 23, 10:30etan Tolosako Usabal kiroldegian, eta Orioko taldea izango da aurkaria.

AUPA NESKAK eta 1,2,3…TAKE!

menu
menu