Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kadete nesken abenturak

Tolosan ezin izan zuten neskek garaipena eskuratu

Joan den larunbatean, TAKE Aralar Kirolakek Iragaz ISB-en aurka jolastu zuen. Partiduaren lehen laurdenean taldea ez zen gustura aritu, aurrean zuen taldearen abiadura gelditu ezinda, 2 eta 12 ko emaitzarekin amaitu zuten laurdena.
Laurdenaren amaieran neskek jarrera aldaketa bat behar zutela ohartu ziren eta kantxaratu ziren bostak ez ezik, kantxaz kanpo geratutako jokalariak ere jarrera bikaina erakutsi zuten talde sendo honen aurrean.
Erdi denboran burua jaitsi zuten neskek baina bazekiten zein zen euren lana eta presiotik bikain ateraz eta zonakako defentsa on baten ondorioz, azken bi laurdenetan puztu bakar batez galdu zuten etxeko neskek.
Azken bi partida hauetan, emaitza ez da aldekoa izan baina gogo eta jarrera aldaketaren ondorioz, taldearen aurrerapenak bistakoak dira.

Jarraitu bide horretatik, bagoaz pixkanaka talde giroan murgilduz gorantz!!
Jarrai dezagun lanean!!

menu
menu