Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Infantil txikiak eta Goierritarren norgehiagoka

Goierritarrek tolosarrak baino koska bat gorago daudela erakutsi zuten

Ligako lehen jardunaldian Urretxun jasotako zaplaztekoaren ondoren, gure mutilek Goierritarren aurka jokatzeko beldurra erakutsi zuten aste guztian zehar, baina dena den, beldur hau ez zen aitzakia izan aste guztian zehar gogor eta giro onean ez entrenatzeko. Izan ere, urte guztian zehar gertatzen ari den gisan, gure jokalariek hobetzen ari direla erakusten dute saskibaloi zelaian eta horrela jarraitzeko asmoa dute.

Partiduak ez zuen Urretxun jokatutakoarekin zerikusirik izan. Ez emaitzari begiratuz gero behintzat. Tolosarrek laurden guztietan lortu zituzten saskiraketak eta gainera, defentsan pixkanaka pixkanaka hobetuz doazela erakutsi zuten. Hein batean, Goierritarrek presionatu ez izanak lagundu zuen, izan ere, joaneko partiduan hauen saskiraketetako asko lapurturiko baloien ondoren etorri ziren. Presiorik gabe, Tolosarrek aurkarien zelaian asmatu beharra zeukaten, baloia ondo mugitu eta bakarrik izandako egoeretan jaurtiketak sartu.

Beti gertatzen den bezala, batzuetan erabaki onak hartu zituzten gure mutilek eta beste batzuetan ez horren onak. Ezin daiteke esan ordea, saiatu ez zirenik eta gozatu ez zutenik. Geroz eta azkarrago jokatzen dugu eta pixkanaka hobetuz ari garela ikus dezakegu.

Ikasten jarraitu behar da! Eta ahalik eta gehien gozatuz!

Ea aste honetan berdin jarraitzen dugun!

menu
menu