Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin TAKE Izaskunek Azpeitian

Taldeak sentsazio onak izan zituen arren, Iraurgi indartsua argi gailendu zen

Bazekien taldeak zaila izango zela partida, liderraren aurka jokaturik, baina ahalik eta partidu hoberena egin eta borrokatzeko prest irten ziren jokalariak kantxara, eman dezaketena erakutsi asmoz. Estatikoan defentsa gogorra egin beharra azpimarratu zen, eta hala izan zen partidaren lehengo zatian. 5x5 estatikoan kontzentratuta eta elkarri laguntzen aritu ziren jokalariak, egoera horretan aurkariaren saskiratzeak joaneko partidan baino gutxiago izatea lortu zutelarik. Erasoan ere baloia hobeto mugitu zen, entrenamenduetan landutakoa aplikatuz. Hala ere, Iraurgik presioaren bidez baloiak lapurtu eta kontraerasoak lortu zituen, eta hor lortu zuten alde handia egitea.

Atsedenalditik bueltan, kontzentrazio falta nabaritu zen taldean, batez ere defentsarako trantsizioetan, eta hori Azpeitiarrek markagailua zabaltzeko erabili zuten. Azken laurdenean ordea, berriro ere gogotsu eta jarrera onarekin partida ondo bukatzea lortu zen, jada markagailua itxita zegoen arren. Amaieran: Iraurgi 63-12 TAKE Izaskun.

Emaitza alde batera utzita, talde lana eta jarrerari dagokiona ez baitzen markagailuan ageri, egindako partida positiboa izan zen parte handi batean, astean zehar landutakoa ondo jorratu eta hobekuntza nabarmena nabaritu baitzen denboraldi hasierarekin alderatuz. Defentsan egindako lana oso ona izan zen denbora askoz, talde indartsuenaren aurka, gainera. Horrela jarraituz gero laster iritsiko dira taldeak merezi dituen garaipenak. Ez etsi!

Datorren larunbatean, hilak 21, derbya izango dugu Usabalen goizeko 9:00tan: TAKE Montezkue - TAKE Izaskun.

AUPA NESKAK eta 1,2,3… TAKE!

menu
menu