Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua lidergoan mantentzeko

ZAST Zarautz 51 - TAKE 55

Partidu zaila gure mutilek Zarautzen jolastu zutena, Antonianotan jokatzea ez da batere errexa eta dexente sufritu eta gero, garaipena Tolosara ekarri genuen.

Partidua nahiko parekatsua joan zen beti, nahiz eta atsedenaldira 4 behera joan: 29-25. Hirugarren laurdenean gauzak berdindu ziren berriro eta 37-39 sartu ginen azkeneko laurdenean. Partidua erdi-kontrolpean genuen azkeneko bi minututan 43-47, baina zarauztarrek ondo erreakzionatu zuten eta luzapenera eraman zuten partidua. Bost minutuetan aurretik joan ginen eta 51-55 bukatu genuen.

Bi jardunaldi geratzen zaizkigu denboraldiko lehen zatiari amaiera emateko, eta egoera primerakoa da: liderrak gara 9-1 balantzearekin. Arrasateko Ointxe bigarren doa 8-2, horrek esan nahi du geratzen diren bi partiduak irabazten baditugu, Euskal Ligan sartzeko txartela eskuratuko dugula, baina ez da batere erreza izango, ze azkeneko partidua Arrasaten jokatuko degu!!!

Aupa mutillak!!!

1, 2, 3, TAKE!!!

menu
menu