Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua eguberrien ostean

54-87 irabazi zioten Goierri Verkol talde urretxuarrari

Eguberritako paroi luzearen ostean sentsazioak berreskuratzea garrantzitsua izaten da partiduari aurre egiteko. Eguberritan ondo entrenatu ondoren taldea baja askorekin kantxaratu zen Urretxuko Aldiri kiroldegira. Kaiet, Ion eta Karim baja ziren partidurako.

Partidua erritmo biziarekin hasi zen eta bi taldeek saskirako bidea erreztasunez topatu zuten. Bigarren laurdenean kanpotarrek beraien erritmoa inposatu eta atsedenaldira ia hogei puntuko abantailarekin iritsi ziren. Bigarren zatian bere horretan jarraitu zuen Tolosako taldeak eta amaierako 54-87rarte. Bigarren zatian Goarren lesioa izan zen albisterik txarrena taldearentzat.

Aste hasieran enfermeritza topera eduki arren, espero da astebururako norbait errekuperatzea. Hala ere taldea gogotsu da orain arte bezela ondo entrenatzen jarraitzeko eta pixkanaka akatsak zuzentzen joateko. Larunbatean 18:30tan Arrasateko Mondragon Unibertsitatea izango da aurkaria.

1,2,3... TAKE!!

menu
menu