Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE JBN nagusi igandeko partidan

Errex gailendu ziren Urretxun (45-67)

Ez ohiko ordutegia zuten aste honetan TAKE JBN junior taldeko neskek. Igandean, eguardiko 12:15 etan jolastea egokitzen bait zitzaien Urretxuko Goierri taldearen aurka.

Partidarako, jakina zen Ainhoa-ren baja eta azken orduko, abentura-kirol zalea den Amets-en baja ziren. Nahiz eta garrantzitsuak izan, kadete mailako 4 jokalariren laguntzaz, ez zegoen beldurrik izan beharrik partidari behar zen bezala aurregiteko.

Hasierako minutuetan izan ezik, berehala hartu zuten aurre gure neskek. Taldeak bere lana zein zen argi zuen. Defentsan lan ona eginez eta errebotearen zaintzaren ondorioz, ezin hobeto dominatzen duen kontraerasoa ateratzeko aukera izango zuen.

Hasierako laurdenean, defentsako hutsegiteek aurkaria partidan bizirik egotea errextu zuen eta horrela 3 puntuko aldearekin bakarrik amaitu zen laurdena.

Hemendik aurrera, talde tolosarra nagusi izan zen partida osoan, defentsan eta errebotean eginiko lanari esker.

Amaieran, 22 puntuko aldeaz gain, talde osoak eginiko lan onaren poza zen nagusi. Aste honetan atsedenaldia izango dute eta lesionatuta dauden jokalariak errekuperatzeaz gain, talde lana egiteko aprobetxatuko dute.

1,2,3 TAKE!!!

menu
menu