Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Araberrik oso zaila jarri zion Bidebideri

72-82 irabazi arren, partidua oso berdindua izan zen

Lehen astez lidergoan bakarrik aurktizen ziren Bidebideko jokalariak. Hemendik aurrera aurkarien emaitzak ikusirik, lidergoan jarraitu ahal izateko ezingo zen akatsik egin eta horretaz jabeturik Araberriren partidua ondo prestatu zuten Yon eta Alainen jokalariek.

Partidurako Jon Azaldegi eta Josu Arregi baja izan ziren. Beraien tokia betetzeko lesiotik atera berri den Iñaki Amondarain hegalekoa izan zen deialdian.

Araberri, nahiz eta sailkapenaren azpikaldean egon oso joko azkarra eta erasokorra egiten du. Bere jokuak ez du bere sailkapenak isladatzen eta laister emaitzak lortzen hasiko zirelaren jakitun, entrenatzaile tolosarrak ez zuen erlajaziorik nahi.

Partiduko lehen laurdenean gasteiztarrak partiduaren jaun eta jabe izan ziren. Kanpotik asmatzen eta kontraeraso azkarrak ateraz 28 puntu saskiratu zituzten. Zama handiegia urdiñen defentsarentzat, nahiz eta laurdena 28-24 amaitu. Bigarren laurdenean defentsan serioago egonez, markagailua irauli eta atsedenaldira 42-44ko markagailuarekin iritsi ziren.

Atsedenaldiaren ondoren Goar eta Julenen lesioek rotazioa txikitu zuten baino ekipoko gazteen indar eta kemenarekin abantaila pixkanaka handitu zen. 51-59 hasi zen azken laurdena. Araberrikoak bi puntura jarri ziren baino Gaizkak baloia lapurtu ondoren eginiko birrintze batek, urdiñez 0-6ko partzial bati hasiera eman zion. 8-10 puntuko abantaila ondo kudeatu zuten tolosarrek handik aurrera.

Partidu gogorra Bidebidekoentzat. Kantxa guztiak dira zailak liga honetan eta akatsak erruz ordaintzen dira. Lanean jarraitu beharra dago hurrengo astean Fundacion 5+11 Baskoniari aurre egiteko. Beste partidu zail bat etxetik kanpo Usabalen itxura bikaina eman zuen talde baten aurka.

menu
menu