Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bidebide sendo etxean

Tabirakori 86-59 irabaziz lidergoan jarraitzen dute

Baskoniaren aurka galdu ondoren, agian norbaitek zalantzak izango zituen taldearen egoeraren inguruan. Partiduak irabazi edo galdu daitezke baino lanean gogor jarraituz, garaipenak bueltatuko zirela argi zegoen. Astean zehar lan ona eginez eta tentsio puntu egokia mantenduz taldea burubelarri mentalizatu zen forman zegoen Tabirako Baqueri aurre egiteko. Azken 10 partiduetatik 9 irabazita, aurkariarekiko errespetu handia zegoen.

Partidurako Kaiet baja izan zen. Orkatila ikututa bukatu zuen ostiraleko entrenamendua eta atseden hartzea erabaki zen hurrengo partiduei begira guztiz ondo egon ahal izateko. Kaieten bajaz gain Josu Arregiren baja ere izan zen.

Partidua hasieran saskiraketa trukaketa bat izan zen. Bi taldeek ez zuten beraien erritmoa inposatzen eta lehen hamar minutuen amaieran bizkatarrak izan ziren alde txiki bat zeukanetak. Bigarren laurdenean etxekoen defentsak partiduaren erritmoa eraman zuen eta markagailua irauli zuten. Atsedenaldian kanpotarren falta tekniko batek bi jaurtiketa eman zizkion atsedenaldiaren ondoren, handik aurrera taldeak abantaila handitzen jarraitu zuen amaierako 86-59 arte.

Hurrengo astean La Peña talde bizkaitarrari egin beharko diote bixita Bidebidekoek. Partidu oso gogorrari aurre egin beharko diote. Edozein taldek edozeini irabazi diezaiokela erakusten dute azken asteetako emaitzek eta oso adi kantxaratu beharko dute garaipena tolosara ekarri nahi badute.

menu
menu