Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen erosoa Padura zailaren aurka

Beti zailtasunak sorrarazi dituen taldea den arren, oraingoan ez zen aurkari izan.

Arrazoi bat edo bestea dela eta aspaldi ez zela talde osoa elkarrekin deialdian egoten. 12 jokalariak jokatzeko prest ziren hasieratik, batzuk minez, beste batzuk deialdian egoteko esfortzuak eginez, baino garrantzitsuena berriro ere talde osoa batera edukitzea.

Aurrean Arrigorriagako Padura taldea zegoen. Lehen itzulian tolosarrak merezitasun osoz gainditu zituzten beraien etxean baino taldeak eginiko akatsen jakitun garaipena eskuratu nahi izan zuen.

Lehen laurdeneko lehen minutuetan kanpotarrak izan ziren nagusi baino handik aurrera etxekoak defentsan lan ona eginez abantaila handituz joan ziren pixkanaka. Atsedenaldira 25 puntu goitik eta amaieran 38 puntu. 82-44.

Taldearen indarra jokoan ikusi zen. 12 jokalarietatik bi bakarrik izan ziren 20 minututik gora kantxan eta denek 11 minutu baino gehiago jokatu zituzten. Horri jokalari guztiek gutxienez 2 puntu, 2 errebote eta lapurtutako baloi bat izan zuten beraien estadistikan.

Taldeak bere osotasunean lanean jarraitu beharko du hurrengo asteburuan Ardoiko kantxa zailetik garaipena eskuratzeko. Inauteriak tartean izanda adi egon beharko dute, erlajazioetan sartu gabe. Aste zaila aurretik eta lan ugari egiteko.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu