Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lan ona eginez lidergoan jarraitzen dute junior neskek

Añorga 36 - TAKE Aralar Kirolak 60

Final Fourrerako bidean astebururo lan txukuna egin behar da. Partiduetan erlajazioa edo gauzak ondo egiten ez badira estuasunak sartzen dira baino oraingo TAKE Aralar Kirolakeko neskak ondo baino hobeto ari dira. Orain arte jokatutako 5 partiduak irabazi dituzte eta fase honetan ez dute porrotaren zaporea ezagutzen.

Asteburu hontako partiduan, gauzak ondo egiten jarraitu beharko zuten garaipena eskuratzeko. Bere etxean oso sendo dagoen Añorga taldea zegoen aurrez aurre.

Lehen hogei minutuak urdin kolorekoak izan ziren. Defentsan gogor eta kontraeraso azkarrak ateratzen, hasieratik lehen abantailak jarri zituzten markagailuan. Lehen bi laurdenen amaieran markagailua oso adierazgarria, 16-40. Atsedenaldia baino lehen partidua ia erabakita zegoela zirudien baino atsedenaldiaren ondoren etxekoak lan ona egiteko gogoz kantxaratu ziren. Lan ona eginez, tolosarren kontraerasoak gelditu zituzten hirugarren laurdenean. Azken laurdenean sentsazio onak berreskuratuz, markagailua bere horretan utzi zuten amaierako 36-60 izan arte.

Garaipen garrantzitsua etxetik kanpo final fourra eskuratzeko asmotan. Hurrengo astean Cafes Aitona B talde donostiarra izango dute aurkari Usabalen igandean 12:00tatik aurrera.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu