Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BIDE ONETIK

Bergarako taldearen aurrean nagusitu ez arren, jarrera bikaina.

Larunbatean ez ohiko orduan jokatu zuten norgehiagoka Take Aralar Kirolak-eko neska kadeteek, 10:30etan hain zuzen ere. Bergarako taldearen aurka jokatzea egokitu zitzaien. Hasteko aipatu beharra dago, partiduari hutsune nabarmenekin ekin geniola, Onintza eta Ainhoaren bajek, bere itzala utzi zuten kantxan.

Lehen laurdenean, oso partida parekatua jokatu zuten bi taldeek, Bergararrek defentsa apur bat estutu zuten eta gure neskek baloia igotzeko nahiko lan izan zituzten. Bigarren laurdenean, urduritasunak, konfiantza faltak eragindako hanka sartzeak garesti ordaindu zituzten gure neskek, izan ere, bertan ihes egin baitzien partida garaipenarekin amaitzeko aukerak.

Handik aurrera, kontraeraso politak, defentsa estua eta lan ederrak ikusi arren, ezin izan zioten partidari buelta eman.


Bajak-baja, taldeak bere lana egiten jakin zuen eta emaitza lagundu ez arren, sentsazio onak bildu zituzten bai jokalari eta baita entrenatzaileek ere. Jarrera bikainarekin ari dira azken boladan eta emaitza onak bide honetatik etorriko dira.

Aupa neskak!!!!

1,2,3......TAKEEEE!!!

menu
menu