Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Errealitatea amestea baino hobea denean

Senior neskek oraingoan ere ezin izan zuten bigarren itzuliko lehen garaipena lortu. Oso oso gertu izan zuten ametsa bainan azkenenan 48-40 galdu zuten OIARSO talde errenteriarraren aurka

Haseratik partidu zaila zela jakinda eta honi ohiko bihurtu diren juniorren bajak gehitzen badizkiogu, erronka zaila bihurtzen zuten larunbatekoa. Denan den, neskek, aurreko astean bezala, gogor ekin zioten partiduari, haseratik markagailuan 5-6 puntuko aldea hartuz. Atsedenaldira 19-23 markagailuarekin iritsi ziren bi taldeak.

Hirugarren laurdenean berriz, 10 puntuko aldea ere izan zuten tolosarrek eta haseran ametsa zirudienak errealitate bihurtzeko aukerak zituela zirudien. Baino tamalezko jokaldi batean, ordurarte oso partidu polita egiten ari zen Maddiren lesioa etorri zen. Honek oraindik eta gehiago zailtzen zituen gauzak.

Halaere azken laurdenera ere markagailuan aurretik zirela iritsi ziren senior neskak. Hemendik aurrera pasatakoak emaitzean bakarrik izan zuen garrantzia. Tolosarrak erabat ustuak iritsi ziren azken minutuetara eta ordurarte menpean izan zuten OIARSO taldeak ikaragarrizko minutuak burutu zituen, hiruko erabakiorrak, kontraerasoak… Azken emaitza 48-40 izan zelarik.

Taldeak ongi jakin izan zuen irakurtzen, denen artean borrokatu beharreko partidua zela larunbatekoa eta aspaldian galdua zirudien “talde sentsazioa” hor dagoela jakitea pozgarria da.

Larunbatean Eskoriatza izango dute neskek aurrean. Bajek eta lesioek partidua gehiago zailtzen dute bainan azkenaldian esan ohi dugun bezela, etorkizunean pentsatu aurretik errealitatea bizi behar dugu, ona bait da.

menu
menu