Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen handia gure juniorren burutukoa asteburu hontan

TAKE-ko Junior lehen taldeak, gogoratzeko partidu batean, Atletico S.S. taldea garaitu zuen luzapen denbora intentsu baten ostean

Erronka zaila aurkezten zitzaien larunbat hontan gure jubenilei, Donostian Atletico topatu behar zuten, 40 minutu zonan defenditzen duen taldea, eta garaitzeko zaila izaten ohi den ekipo bat. Bigarren fase hontan, etxean jolastutako partiduan, puntu bakar batez galdu zuten azken jokaldian, jokalariek ahaztu ez duten partidua. Gainera, oraingo honetan, norgehiagokari aurre egiteko, bakarrik 7 jokalari ziren, Gaizkak lehenengo ekipoarekin bidaiatzen baitzuen, eta Iker eta Mañel kanpoan zeudelarik.

Beraz, irabaztea, erdiesteko helburu nekeza aurkezten zan. Baina egoera hauek badute bere alde positiboa, irabazteko asko, eta galtzeko gutxi izaten da, jokalariei beldurrik gabe jolasteko aukera emanez.

Azken hau, ezin hobeto ulertu zuten Donostira joandako zazpi mutilek, ez bakarrik beldurrik gabe, baizik eta gutxitan ikusitako gogo batekin aurpegiratuz norgehiagoka lehenengo minututik. Izetak markagailua irekitzen zuen hiruko batekin, eta jokalariek saskiratzea nola ospatu zuten ikusita, argi geratu zan, zazpiak partidua borrokatzeko intentzioarekin zirela, eta nola borrokatu gainera! Atsedenaldirako, taldekide guztiek jada saskiratze bat gutxienez lortuta zeukaten, talde bat bezala jolasten bai erasoan, bai defentsan, markagailuak 19-27a erakusten zuen lehenengo bi laurdenen bukaeran.

Atsedenaldia eta gero, intentsitatea ez zuten jaitsi gure mutilek, markagailuan agintzen momentuoro, eta etxekoak gutxika gutxika desesperatzen hasiak zirelarik. Azken laurdenera, berriro 8 puntuko abantailaz ailegatu ziren Tolosarrak. Azken laurdenean, bazpare zailtasun gutxi ziren, Markelek esginzea egin zuen, eta ezin izan zuen jolasten jarraitu, 6 jokalari besterik ez. Nekea eta irabazteko aukerak dakarren urduritasuna agertu ziren, etxekoak markagailuan gerturatzen hasiak ziren, eta azken bi minutuetan 8 jaurtiketa libretik bakarra asmatuz, bukaeran etxekoek berdinketa lortu zuten. Gainera, Ander Congilek bosgarren falta egina zuen, eta luzapena solik 5 jokalariekin jolastu behar zuten TAKE-koek.

Baina lehen 44 minututan ikusitakoa harro sentitzekoa izan bazen, azken bost hauetan lortutakoa, gehiago. Izetak hiruko marratik berriz asmatu zuen, Iosu tiro libretan bikain ibili zen, eta 30 segundo gelditzen zirelarik, markagailua berriro berdinduta zegoen, Tolosarrek defentsa on bat burutu zuten, eta kanasta bila azkar aterata, Julen Zubelzu-k asmatu eta garaipena gure jubenilentzat. Handia!

Holakoetan jokalariak zoriontzea besterik ez da geratzen, lortutakoa ez zen batere erreza, eta entrenatzaile bezala, taldea bat eginda ikusteak, eta jokalariak horrela borrokatzen ikusteak, poza besterik ez du ekartzen, beraz zorionak eta eskerrikasko mutilak! Ez bakarrik partidua jolastu zuten zazpiei, baizik eta talde osoari, hau guztion garaipena izan bait zen.

Beti bezala, asten zehar lanen jarraitzea besterik ez da geratzen, gero partiduetan tope disfrutatzeko.

Aupa mutilak! Eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu