Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezinean

Donostiarrek estu hartu zituzten gure neska kadeteak


Take Aralar kirolakek Donostian izan zuen partida igande goizean Bera Bera taldearen aurka. Entrenamendu txukunak eta jarrera bikaina erakutsi zituzten neskek aste osoan zehar. Ezaguna zen aurrean zuten taldea, etxean arazorik gabe garaipena lortu zuten, baina garbi zegoen maila mantendu ezean, partida zailduko zigun taldea izan zitekeela.


Lehen laurdenean oso saskiratze gutxi lortu zituzten bi taldeek, ez zuten motorrak berotzea lortu gure neskek eta aurrean zuten taldeak ez zuen eskuak jaisteko asmorik. Donostiarrak hirugarren minuturako bonus-en egoteak ere ez zien lagundu tolosarrei, ez baitzen izan hauen eguna saskiratzeei dagokionean. Horrela, lehen laurdena 6-8 amaitu zen. Bigarren laurden hasieran, biharamuna etsai zutelarik, lau puntu sartzea erdietsi zuten tolosarrek eta 23-12 ko emaitzarekin amaitu zen laurden hau.


Bazuten ordea hortzak estutu eta partida aurrera ateratzeko asmoa gure neskek eta hirugarren laurden txukuna osatzea lortu zuten, defentsa gogortu eta atakean izandako arazoak atzera uztziz. Hala eta guztiz ere, 9 puntuko aldearekin jarraitze zuten donostiarrek hirugarren laurden amaieran. Azken laurdenean ere, hirugarren laurdeneko dinamikari eutsi zien TAKE Aralar Kirolakek laurden hau ere irabaztea lortu zutelarik. Ez zen ordea nahikoa izan, partida donostiarrentzat izan baitzen 35-28 emaitzarekin.


Bera Bera Manteo taldearen aurka izango dute partida datorren asteburuan Donostian. Entrenamenduetan intentsitatea galdu gabe jarraitu lanean!!


Aupa neskak!!

menu
menu