Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena irteera zail batean

Valle de Egüés 47 - TAKE Bidebide 80

Asteburu zaila Bidebidek aurretik zuena Valle de Egües taldeari bixita eginez. Lehen aldiz tolosarrak Olaz-eko kantxan izan ziren jokatzen. Eskolapioetako frontoiaren antza handia duen kantxa. TAKEko historian xarma eta garrantzia handia izan duen kantxa eta partiduak oroitzapen politak ekartzen zituen entrenatzaile zein jokalari askoren burura.

Nafarrak jetsiera postuetatik guztiz aldentzeko ahaleginetan daude eta beroketan garbi ikusten zen ez zirela arratsaldea pasatzera aterako. TAKEk Miguel Cruz-en baja garrantzitsua zuen, taldekide guztiek ahalegin txiki bat egin beharko zuten bere minutuak betetzeko.

Partidua ondo hasi zen tolosarrentzak. 5. minutuan 5-16 ziren aurretik baina etxekoak asmatzen hasi ziren eta lehen laurdena 16-24 amaitu zen. Bigarren laurdenean partiduaren erritmoa mantsotu eta defentsak erasoen gainetik nagusitzen joan ziren. Laurden honetan Julen Aranzabalek min hartu zuen eta ezin izan zuen gehiago jokatu. Atsedenaldira 27-36.

Atsedenaldiaren ondoren urdiñak ez ziren behar bezela kantxan sartu eta 6-0ko partzialarekin etxekoak 34-36 gerturatu ziren 23. minutuan. Handik aurrera TAKEkoak esnatu eta partidua puskatzea lortu zuten laurden honetan 13-26ko partzialarekin 40-62 bukatzeko. Azken hamar minutuetan lan ona eginez, abantaila handitu zen amaierako 47-80rarte. Eskerrak eman Olaz-era gerturatu ziren zaletu guztiei emandako animo eta bultzadarengatik.

Garaipen garrantzitsua etxetik kanpo asteburu honetan baino denborarik galdu gabe Azpeitiako Iraurgi talde indartsua izango da Usabalen hurrengo larunbatean 16:00tan. Zaletuen bultzada ezinbestekoa izango da garaipena etxean gelditzeko. Taldeak animo guztiak eskertuko ditu.

menu
menu