Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Merezitako garaipena lortu zuen emakumezkoen Senior mailan jolasten duen Aralar Kirolak taldeak

Partaide guztiek saskitzareak beharrezkoak izan ziren BKL talde goierritarra gailentzeko

Partidarako, poliki-poliki sendatuz doan Maddi eta atsedena beharrean zebilen Maria Z. bajak ziren. Hauen hutsunea betetzeko, lagun zaharrak ditugun Ana Mendinueta eta Kristina Amondarainen laguntzaz gain, Uxue Lasa eta Nerea Elosegi joan ziren euren hoberena emateko asmoz.

Aspaldiko partez, zeruko izar guztiak lerrokatu eta jokalari guztien nahia bateratu zen, larunbat arratsaldeko lauetan jolastu behar zuten partidarako.

Partida hasieratik, gure neskak oso gogotsu irten ziren eta azkenaldian gertatu ohi zaigun bezala, lehen aldeak ezarri zituzten (0-4). Talde beasaindarrak hutsartea eskatu behar zuen eta euren martxa zuzendu zuten, lehen saskiratzea seigarren minutuan eskuratuz. Era berean, defentsa gogortu zuten eta bide batez, tolosarren aukerak nabarmenki murriztu zituzten. Amaieran, berdinketak jarraitzen zuen (6-6).

Bigarren laurdenean, talde tolosarra izan zen defentsako lana hobetu zuena eta erasoko mugimenduak zehaztu zituena. Laurden itzela burutu zuen taldeak 2-12 ko partziala eginez.

Atsedenaldian, ordurarte azaldutako intentsitatea eta gogoa mantentzea ezinbestekoa zen. Eta lortu ere, lortu zuen. Berriz ere aldeak handitzea lortu baitzuen 17 puntutako aldea ezarriz, 3. laurdeneko 8. minutuan. Goierritarrak, ordea, ez zeuden partida alde egiten uzteko prest eta azken unean eginiko bultzadarekin, aldea 13 puntura jeistea lortu zuen.

Berriz ere, taldearen egoera madarikatura iritxi ginen. 10 minutu jolasteke eta markagailuan aurretik. Baina oraingoan, neskak ez zeuden prest, arratsalde osoan eginiko lana pikutara botatzeko. Nahiz eta talde beasaindarrak partidako minuturik onenak jolastu, taldeak kirioak kontrolatu zituen eta momentu zehatzetan sartutako saskiratzeei esker, aldea bere hortan mantentzea lortu zuen. Amaneran, 30-41.

Markagailua ikusirik, aipagarria deritzogu jolastutako guztiek puntuak saskiratu zituztela azpimarratzea eta jaurtiketa libreetan eginiko 12/10. Horrelako markagailu bajuetan, garrantzi handia duten datuak.

Datorren astean, Astigarragako talde handiaren aurka jolastuko dute Usabal polikiroldegian, denboraldio etxeko partidei amaiera emanez. Eskertuak izango dira animo guztiak.

ZORIONAK NESKAK!!! MEREZITAKO GARAIPENA!!!!!

menu
menu