Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Liga amaiera ezinhobea

Azken partidan Goierri bigarren sailkatuari irabazita, bere multzoan lehen postuan amaitu du TAKE Izaskunek txapelketa

Denboraldi bikaina egiten ari dira TAKE Izaskungo infantil neskak, jokalari guztien eta taldearen hobekuntza oso nabaria da, baita saskibaloian jolasteko erakusten duten gogoa eta jarrera ere, eta hori, azkenean, kantxan eta lortutako emaitzetan islatzen da.

Txapelketaren bigarren fasea amaitu berri du taldeak, eta partida hauetatik ateratako balantzea ezin positiboagoa izan: 10 partida jokatu eta 8 irabazi, irabazitako asko, gainera, alde handiarekin. Baina estatistikak edo markagailuan lortu den diferentzia alde batera utzita, garaipen hauek guztiak nola lortu diren da garrantzitsuena: borrokatuz, jokalari guztiek parte hartuta, eta, batez ere, DISFRUTATUZ.

Denboraldi guztian zehar egindako lan onaren merezitako saria jaso zuten neskek pasa den igandean. Urretxuko Goierri KE taldeari egin zioten bisita, gurekin batera 7 garaipenetara berdinduta zegoen taldea, eta beraz, azkeneko partida izanik, irabazten zuenak lortuko zuen multzoko lehen postuan amaitzea. Bada, partida ezin hobea egin zuen taldeak, denboraldiko onena agian. Defentsa oso gogorra eta markaketa zorrotzak egin ziren, eta horri erasoan abiaduraz jolastea eta baloia oso ondo mugitzea gehitu zitzaion. Taldekide guztien artean saskiratzeak lortzen eta puntuak pilatzen joan ziren pixkanaka eta aurkariari ez zitzaion partidan sartzen utzi. Horrela, Goierri KE 15 – 56 TAKE Izaskun eta guretzako lehen postua, zoriontzekoa taldeko jokalari guztien lana.
Merezitako oporrak izango dituzte orain neskek, baina denboraldia ez da amaitu, eta talde honek oraindik asko hobetu eta ikasi dezake, baita borrokatu ere! Lanean gogor jarraituko dugu, beraz!

AUPA NESKAK eta 1,2,3… TAKE!

menu
menu