Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Easo nagusi TAKE Oria Electricidaden aurrean

Larunbatean jolastu zen partiduan ezin izan zuten garaipena etxera eman tolosarrak, nahiz eta partidu ona jokatu

Goizean goiz abitu ziren TAKEko jokalariak Donosti aldera. Aurreko partiduetan donostiarrak gailendu ziren arren, gogotsu zeuden gazteak, Easokoei gauzak zail jartzeko asmotan. Partidu hasiera bizia izan zen, bi taldeak parekaturik. Defentsa bikaina eginez TAKEtarrEk markagailua berdinketan utzi zuten lehen laurdenaren amaieran. Bigarrenean aldiz zenbait baloi galdu ondoren, eta donostiarrek kanasta azpian erakutsi zuten sendotasunaren ondorioz, atsedenaldira 7 puntu azpitik joan ziren tolosarrak.

Atsedenaldiaren ondorion TAKEkoek bazekiten hirugarren laurdena garrantzitsua izango zela, horregatik hasieratik buru-belarri atera ziren. Azkeneko asteetan erakutsi ez zuten indarra erakutsi zuten laurden honetan, baloiak borrokatu zituzten, erasoan gogotsu aritu ziren… Hala ere donostiarren partetik bi edo hiru jokalariek taldea bizkarraren gainean hartu eta laurden amaierara 10 puntuko abantailarekin iritsi ziren. Laugarrenean gauzak berdin joan ziren. Tolosarrek azken minuturarte borrokatu zuten, ez zuten amorerik eman. Partidu amaieran donostiarrek irabazi arren, tolosarrak kontentu zeuden egindako lanarekin.

Lehen esan bezala, aspaldi ikusi ez zen gogoa eta indarra erakutsi zuten tolosarrek. Hau gauzak ondo egiten ari diren seinale da, horrela jarraitu behar dute. Hurrengo partidua benetan garrantzitsua da!! Ondo pasa oporrak.

1,2,3 TAKEE!!

menu
menu