Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen argia TAKE jubenilen partez, denboraldiko azken partiduan

Gure Juniorrek Final Four-erako txartela, oso gutxigatik ez dute lortzen, berdinketa hirukoitz baten ostean

Denboraldiko azken partidua zuten Tolosarrek igande honetakoa, aurrean Arrasateko taldea, jokalari gaztez beteta eta ligan azken postuan sailkatuta, beraz denboraldia zapore onarekin bukatzeko aukera ona. Baino partidu hauetan askotan zaila izaten da intentsidade aldetik, jarrera egokia erakustea.

Eta hau izan zan gertatu zena lehiaren hasieran. Tolosakoak, erlaxatuta kantxaratu ziren, erasoan ez zuten erritmo egokia aurkitzen, eta defentsan, nahiz eta aurkariak puntuak ez lortu, lana ez zen egokiena. Lehen laurdenaren bukaeran, emaitza 6-2koa zen, seguraski denboraldian ikusitako minutu eskasenak.

Bigarren lardenean gauzak zerbait aldatu ziren, taldeak erasoan gogo gehio erakutsi zuen, baino Arrasatekoak, oraingo hontan bai, asmatzen hasi ziren, laurden honetan emaitza 16-15koa izanik. Atsedenaldira, abantaila 5 puntukoa zen Tolosarrentzat, baino sentsazioa, gauzak hobeto egiteko gai zirenarena zen.

Eta sentsazio hauek, bigarren zatian konfirmatu ziren. Hirugarren eta laugarren laurdenetan, taldeak saskibaloi polita jolastu zuen, eraso azkarrak burutzen, defentsan goratik estutzen, eta zeukaten guztia ematen. Aipatzekoa, Arrasatek azken bi laurdenetan, soilik 3 saskiratze lortu zituela jokoan.

Plazer bat da denboraldia minutu on hauekin bukatzea, talde sentsazioa sendotzen dutena, eta jokalariak, bai entrenatzaileak pozik utziz. Ez bakarrik kantxan, baizik eta kanpoan ere, partiduaren ostean ospatutako bazkarian ikusi zitekeen bezala. Eskertzen da hemendik, bazkaria antolatu zuten gurasoei, eta bertan agertu ziren guztiei.

Partiduaz gain, komentatu beharra dago, taldea Final Four-erako sailkapena lortzeko zein gertu geratu den. Bigarren postua lortzeko lehia gogor baten ostean, Easoko 96 eta 97 taldeekin berdinketa hirukoitza gertatu da, eta nahiz eta Tolosarrek, aberage orokorra hobea izan, berdinketa hausteko, hiru taldeen arteko aberajea izan da kontutan izandakoa, eta bertan, Easo 97 izan da garaile. Amorrua ematen du hain gertu izatea, jokalariek dudik gabe, merezi izan duten saria.

Nahiz eta lehiaketa bukatu izan, lanen jarraitzea tokatzen da, eta aldi berean disfrutatzen, hemen bai ez dutela huts egiten gure jokalariek! Berdin jarraitu, bide onetik zoaztela!

Zorionak mutilak, eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu