Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ordiziara bidaia

2 asteburu jarraian lagun artean

Denboraldiari amaiera emateko, Take Aralar kirolak kadete neskek bi asteburu jarraian izan ditu lagunartekoak Ordizia k.e.ren aurka. Ordizik kadete mailan bi talde izanik, gure nesken talde bitan banatzea erabaki zen, bi talde hauen aurka jokatu ahal izateko eta baita nolabait gure neskek urte osoan zehar banatzea zaila izan diren minutu horien jabe izateko.

Talde bat errendimendu mailan dagoen taldearen aurka aritu zen, urte osoan zehar beren maila bikaina kantxan erakutsia zutenak hain zuzen. Beste taldeak, ezagutzen ez zuen talde bat izan zuen aurkari bi asteburu hauetan.
Maiatzak 10ean, tolosan izandako partiduei dagokionaz, aurkari gogorrenen aurrean hortzak estututa maila polita erakutsi ahal izan zuten gure neskek. Hala ere, lagunartekoen 30 minutuko 2 zati izateak ez zuen asko lagundu intentsitatea mantentzeko garaian. Lehen zatian, Ordizikoen mailan jartzea lortu zuten neskek eta emaitza parekatua mantendu zuten. Baina, partida bukaerara iristen zihoan heinean, Ordiziakoek intentsitateari eutsi eta Tolosarren nekearen ondorioz, Ordiziakoen alde bukatu zen partida 30-56ko markagailuarekin.
Ordu berean, ondoko kantxan, urte osoan zehar taldekideak izan diren beste 7 jokalari beste Ordiziako taldearen aurka ari zen. Ez ohikoa egoera zen egoera honetan, partida honetan, neskek aurrean zuten taldearen mailan mantentzea lortu zuten, ez ordea hauek gailentzea. Ahaleginak ahalegin, partida oso parekatu batean Ordiziarrentzat izan zen lagunarteko hau ere, 49-53ko markagailuarekin.
Maiatzak 17an, Ordizian bueltako lagunartekoak jolasteko prest zeuden gure neskak, bi taldeak mantenduz. Oraingo honetan ordea, bajek izan zuten eragina partidetan.
Lehen partidan, arazoak izan zituzten neskek aurreko asteko mailari eusteko garaian.

Aurrean zuten taldeak ordea ez zuen bere maila jaisteko asmorik eta partidako dinamika hautsi ezinda, 78-11ko emaitzarekin amaitu zen partida.
Ondoren jolastutako partiduan ere baja bat gehiago zuen taldeak, deskantsurako minutuak banatzea zailtzen zuelarik. Ordiziarrak gogor hasi ziren eta haien erritmora egokitu ezinda hasi zuten lehen erdia neskek. Hala ere, 19-13ko emaitzarekin iritsi ziten partiduaren erdira. Bazuten garaipen gosea gure neskek eta sinetsi zuten garaipena lortzeko gai zirela, pixkanaka taldearen lan politaren eraginez garaipena eskuratu zutelarik. Azken emaitza 39-43koa izan zen Tolosarren alde.

Bi partida ez ohiko, baina gauza politak ikusteko aukera, minutu asko bakoitzak kantxan gozatzeko. Hurrengo urteari begira, laneak jarraitzea beharrezkoa da!!

Lan oso ona neskak!!

1,2,3…. TAKE!!

menu
menu