Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sufritutako garaipena denboraldi berriari hasiera emateko

49-41 irabazi zuten Arrasateren aurkako lehia

Garaipen batekin hasi dute infantil mutilek denboraldi berria. Etxean jokatzen zuten ligako lehenengo partidua, eta hasiera guztiak bezala ez zen izan joko aldetik amestutako partidua, baino jarrera onarekin 40 minutuz borrokatzen egon eta gero, norgehiagoka irabaztea lortu zuten.

Lehen laurdenean, jokoa nahiko nahasia izan zen. Kalitatezko saskiratze pare bat talde bakoitzaren aldetik eta zailtasunak saskirako bidea aurkitzerako garaian. Defentsan, gogotsu aritu ziren, batez ere defentsako errebotean, izan ere, fisikoki handiagoak ziren arren nekez lortzen zuten arrasatearrek erasoko erreboteak hartzea, eta honi esker despiste txikiren bat albo batera utzita, 8-7ko markagailuarekin amaitu ziren lehen 10 minutuak.

Bigarren laurdenean, erasoan finago aritu ziren, bat-baten kontrako saskiraketa onak lortuz. Defentsan, baloia lapurtzeko gosea segituan pairatu zuten, 4. minuturako bonusean sartu bait ziren. Hala ere, 8 puntuko abantailaz iritsi ziren atsedenaldira.

Atsedenaldia eta gero iritsi ziren etxekoen minutu kaxkarrenak, garesti ordaindu zituzten defentsako akatsak. Erasoan ordea, nahiz eta erabaki zailak hartu, jaurtiketa onak lortu zituzten eta galdu ziren baloietan defentsara jaisteko esfortzuak egin eta kontra erasoak ondo saihestu zituzten.

Azken 10 minutuak zazpi puntu aurretik hasi zituzten gure mutilek, lehen bi minutuetan saskiratze trukaketa bat suertatu zen, baina hemendik aurrera presaren presaz eta alde batetik bestera korri eginez partiduak zentzu guztia galdu zuen. Erasoan banakako jokaldiak eta defentsan etengabeko faltak. Gainera, ez ziren oso fin jaurtiketa libreen alorrean, eta honek urduritasunak sortzen zituen jokalariengan. Azkenean 49-41eko emaitzarekin garaipena etxean utzi zuten TAKEtarrek.

Lan handia daukate gure infantilek aurretik, zorionez urrian gaude oraindik eta denboraldia luzea da. Datorren astean atsedenaldia izango dute, baina bi aste barru, Beasainen jokatuko dute ARRI BKL -A- talde indartsuaren aurka. Gogor entrenatu beharko dute astean zehar partidu txukuna egiteko. ZORIONAK MUTILAK!!! 1,2,3...TAKE!!!

menu
menu