Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenaren zaporea dastatu ezinik

Jokatutako hiru norgehiagokak galdu egin dituzte kadete mutilek

Beti esan ohi da urtea ondo hastea hobe izaten dela gaizki hastea baino, baina kasu honetan esan behar da emaitzak alde batera utzita ez duela horren gaizki hasi urtea. Oraindik gauza asko daude zuzentzeko eta hobetzeko, baina jokalariek aldiro ahal duten guztia ematen dute eta hori eman ezkero ez dago gehiago eskatzerik.

Denboraldia Easo taldearen aurka hasi zuten, ez zen partida erraza izan, lesioak tarteko 9 jokalari bakarrik ziren kantxaratzeko moduan eta hori gutxi balitz, partiduan beste bat lesionatu zitzaien. Hala ere, azken laurdenerarte partiduan egon ziren nahiz eta partidu amaieran markagailuak alde nabarmena azaldu.

Bigarren partiduan Bergarakoak izan zituzten bisitari Usabal kiroldegian. Partida oso txukuna jokatu zuten etxekoek, erasoan gauzak erraz eginaz eta atzealdeko lana txukun burutuaz. Hala ere, ez zuten garaipena etxean geratzerik lortu, baina partidak balio izan zien lan egiteko bidea zein den ikusteko eta aurrerantzean lanerako ilusioa pizteko.

Azken asteburu honetan jokatu dute orain arteko partidarik kaxkarrena. Ezohiko ordutegia, aurkariaren nagusitasuna, jokalari berrien igoerak,…. ez dago garbi zeinek eragin zuen jokalarien jarrera ahul eta hauskor hori, baino argi geratu zen ez zutela benetan duten maila eman partida honetan, Zarauztarrek hankapean ibili zituzten uneoro.

Lanean jarraitu beharra dago, denboraldia hasi besterik ez da egin oraindik. Hurrengo partida larunbatean goizeko 9tan izango dute. Animo mutilak!!!

menu
menu