Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiko lehen garaipena, TAKE Aralar Kirolak-eko neskentzat

Beasaingo Arri BKL-ren aurka, aiatu da urteko lehen garaipena gure jubenil nesken partez

Bi partidu zail ostean, taldeak gogotsu aurpegiratzen zuen larunbat honetako lehia. Aurrean, Beasaingo BKL “A” taldea, liga Tolosarren antzera hasitako ekipoa, beraz, bi aurkariak denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko desian aurkezten zirela esan genezake.

Argi zeon beraz, partidua aurrera ateratzeko, aurkaria baino gogo gehiago erakutsi behar zutela gure neskek, eta hasieratik argi utzi zuten horrela izango zela. Lehen minutuetatik, TAKE-koek jarrera ezin hobea erakutsi zuten, defentsan gogotsu arituz, eta erasora beldurrik gabe aiatzen. Hala ere, Beasaindarrak kanpoko jaurtiketatan asmatu zuten, eta partiduan barne mantendu ziren honi esker, lehen laurdenean, 13-10 etxekoentzat. Bigarren laurdenak bide berdinetik jarraitu zuen, gure neskak aurkaria baino gehio zirela erakusten jarraitu zuten, eta gutxika gutxika, markagailuko desberdintasuna zabaldu egiten zen. Atsedenaldira markagailua 28-17koa Tolosarrentzat.

Nahiz eta partidu guztia aurretik joan, eta hau kontrolpean zeukatenaren itxura eman, desberdintasuna ez zen erabakigarria, beraz hirugarren laurdenean lana egiteko geratzen zen. Ondo ulertu zuten hau TAKE-koek, eta 10 minutu hauetan ikusi ziren taldearen minutu onenak. Defentsan inoiz baino hobeto aritu ziren, eta Beasaindarrek bakarrik tiro libretatik gehitu zuten laurden osoan. Minutu hauetan erakutsitako agresibitatea izango da taldeak beharko duena denboraldi guztian zehar, beraz berri ona izan zen minutu hauek ikustea jokalarien partez. Laurden honen bukaeran, markagailua 41-21ekoa zen.

Tamalez, partidua sentsazio berdinekin bukatzea ez zuten lortu etxekoek, eta nahiz eta partidua jada erabakita egon, lehiaren azken minutuetan ikusi ziren partiduko momentu kaxkarrenak, taldea ez zen gai izan beharrezko erritmoa ipintzeko, eta BKL-koek proposatuko jolasera bultzatuta ikusi ziren. Akats ugari egin ziren, eta beste partidutan ikusitako urduritasuna agertu zen berriro. Hala ere, honek ezin du orokorrean eginiko lan ona estali. Partidu osoa kontrolatu zuten TAKE-koek, eta bukaerako emaitza 45-33 gure alde.

Egia da, orain arte topatutako aurkari ahulena izan zela BKL, baino gauzak gutxika hobetzen doazela ere egia da, astean zehar egiten den lana partiduetara trasladatzen hasiak dira gure neskak, eta horrela jarraitu ezkero denboraldi polita izango denaren zalantzarik ez dugu.

Datorren larunbatean, Askatuak talde indartsua izango dute aurkari, aurre-denboraldian 30gatik irabazi zigutenak hain zuzen ere, aukera ezin hobea taldearen progresioa aztertzeko. Ez da erreza izango, baino erronka hauetaz disfrutatu egin behar da!

Aupa neskak! Lanen jarraitzera eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu