Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasierak, hasiera besterik ez dira

Senior neskak galtzaile estreinekoan

Larunbatean ekin zioten senior neskek denboraldi berriari. Ez zuten arerio erraza aurrean, eta azken markagailua ATLETICO S.S. 47 - TAKE ARALAR KIROLAK 39 izan zen.

Nahiz eta aurrean zuten arerioaren maila kontuan izan, tolosarrek gogo eta ilusio handia zuten denboraldia ongi hasteko. Lehen laurdenean argi geratu zen bi taldeentzat oraindik haseran gaudela eta bi taldeei asko kostatu zitzaien lehen saskiratzea egitea. Dena den, donostiarrak beraien maila gailenduz joan ziren markagailuan aldea irikiaz.

Tolosarrek ez zuten amore eman eta bigarren laurdenean hortzak estutu eta berriro ere markagailuan gerturatzea lortu zuten.
Hirugarren laurdenean eta laugarren laurden haseran, donostiarrak gaur egun talde hobea direla argi utzi zuten beraien presioa indartuaz eta momentu jakinetan hiruko erabakiorrak sartuaz. Azken ahaleginean, tolosarrak berriro ere markagailuan gerturatzen saiatu ziren baina jadanik ez denborak ez indarrek, ez zuten laguntzen.

Denboraldia hasi besterik ez da egin. Taldea ongi ari da lanean eta bidea pausoz pauso egiten denez, goazen pausoak poliki baina ongi egitera.

Larunbatean senior neskek Usabalen jokatuko dute eta aurkaria BERA BERA AMARA izango da. Ea egindako lana etekinak ematen hasten den.

1,2,3… xusta!!!!

menu
menu