Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kadete nesken ezina Donostiara eginiko bixitan

Lehen porrota TAKE Aralar Kirolakeko neskentzat

Pasa den asteburuan, Take Aralar Kirolak-eko neskek Donostiako San Ignacio de Loyola Ikastetxea bisitatu zuten, Easoren kontra jokaturiko norgehiagokan.

Gure neskek bazekiten partidu zaia izango zela larunbatekoa liderraren kontra baizen norgehiagoka eta horri taldearen lesionatu koputua gehitu behar zitzaion. Hori jakin da, neskak oso indartsu kantxaratu ziren partiduko lehenengo saskiratzea beraiek lortu zutelarik.

Orokorrean, lehen zatian gure neskek Easori aurre egiten saiatu ziten eta baita lortu ere, baina zati osoa bukatzen zihoan heinean gure nesken indarrak gutxituz joan ziren eta aurkariak honetaz baliatuz kontraeraso ugari bilatu zituzten (26-15).

Pixka bat indarberriturik bigarren zatiaren hasieran berriro ere oso gogotsu atera ziren gure neskak, baina jokalari batzuen falta kopurua eta bankiloan zegoen errotazio falta asko nabaritu zen eta Easokoak abantaila hori aprobetxatu zuten berriro ere.

Hala ere, nahiz eta gure neskak 65-27ko markagailuarekin itzuli tolosara, azpimarratu beharra dago bankiloan zeuden guztiek ez ziotela animatzeari utzi arbitroak partida amaierako txistua egin zuren arte.

Badakizue neskak, gogor entrenatu eta hurrengo partiduaren bila!

1,2,3 TAKE!!!!

menu
menu