Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigarren garaipena TAKE Aralar Kirolak taldearentzat

TAKE-ko junior neskek, arazo handirik gabe, aurrera atera zuten larunbat honetako norgehiagoka, Urretxu-ko nesken aurka

Ordutegia aldatu eta gero, gure jubenil neskek Urretxuko Goierri taldeko nesken aurka jolasten zuten pasatako larunbat honetan. Antzeko maila duen taldea dela jakinda, tolosarrak gogotsu ziren emaitza positibo bat ateratzeko aukeraren aurrean. Ainhoa Simpler., Alaitz eta Onintza baja ziren partidurako.

Partidua aurrera ateratzeko gogo hauek, hasieratik eraman zituzten kantxara gure neskak, eta denboraldian lehenengo aldiz, gure neskak izan ziren markagailuan agintzen hasi zirenak. Lehenengo 8 minutuetan 12-2ko partziala lortuz, bazirudien partidua kontrolatuta edukiko zutela gure neskek, baino oraindik izerdi asko geratzen zen botatzeko. Laurdeneko azken bi minutuetan 0-6ko partziala kanpokoentzat, eta laurden bukaerako markagailua estutzea lortu zuten, 12-8 tolosarrentzat.

Bigarren laurdenean gauzak antzera joan ziren, TAKE-koek errotazio asko egiten zituzten, baino horrek ez zuen gaizkirako eragin jokoan. Nahiz eta inongo momentuan ez lortu distantzi handirik, gure neskek norgehiagoka kontrolpean zuten, bigarren laurdena ere irabazi, eta atsedenaldira 26-17 ko markagailuaz iritsi ziren.

Denboraldian zehar, taldearentzat zaila izan den beste atal bat, atsedenaldiaren ostean kantxaratzeak izan dira, baino larunbat honetan, hau ere zuzentzea lortu zuten. Goierriko neskak gogor saiatu ziren markagailuan gerturatzen, baino gure neskek egindako borrokari esker, markagailuan aldea mantentzea bakarrik ez, handitzea erelortu zuten. Laurdenaren bukaeran 38-28 tolosarren alde. Laugarren, eta azken laurdenean ordea, bai aiatu ziren TAKE-koen minutu kaxkarrenak. Partidua irabazteko zorian ikustearen urduritasunak agertu ziren, eta baloia behin eta berriro galtzen hasi zen taldea. Goierrikoek kanasta gogotsu bilatzen eta aurkitzen zuten, eta markagailuan 4 puntutara gerturatzea lortu zuten. Baino etxeko-ek erakutsi zuten, gaur egun ekipo gehio direla, eta azken minutu zailak ondo gestionatu zituzten, inongo momentun garaipena arriskuan jarri gabe. Bukaeran 48-42 TAKE-ko junior nesken alde.

Aipatzekoak dira gure neskek erakutsitako jarrera ona 40 minutuen zehar, inongo momentuan kontzentrazioa galdu gabe, eta partidua aurrera ateratzeko erakutsitako gogoak. Lan asko oraindik aurretik (galdutako baloiak, eta partidua ixteko orduan erakutsitako urduritasunak…), baino taldeak argi eta garbi aurrera pausoak ematen jarraitzen du, beraz bide berdinetik jarraitu behar dugu!

Hurrengo larunbatean, bigarren itzuliari ematen diogu hasiera, aurkari indartsu baten aurka. Progresio hau erakusteko aukera ezin hobea!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu