Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sufritutako hirugarren garaipena aurkari zuzen baten aurka

TAKE Tolosa 85 - Pas Pielagos 82

Partidu garrantzitsua TAKE Tolosak eta Pas Pielagosek jokatutakoa Usabalen larunbat arratsaldean. Irabazleak sailkapenean salto txiki bat emango zuen posizio erasoago batean kokatuz eta galtzaileak jetsiera postuak pixkat gertuago ikusi beharko zituen.

Pielagos Usabalen esperientzia eta kalitate handiko jokalariekin etorri zen. Edu Ruiz, Raul Respuela, David Garcia eta Jaime Garcia besteak beste. Etxekoek partidurako jokalari guztiak zituzten prest, Ibai Gil izan ezik. Ibaiek bigarren taldearekin jokatutako partiduak mina sentitu zuen eta lesioa ez handitzeko asmoz atseden hartzea erabaki zen.

Partidua kanpotarren nagusitasunarekin hasi zen. Kantabriarrek baloia azkartasunarekin mugitzen zuten eta jaurtitzeko posizio egokiak bilatuz saskiratzen zuten. Jaime Garciak erraz bilatzen zuen saskirako bidea. Laurden honetan defentsan ahal zuten bezala aguantatzen zuten etxekoak. Lehen laurdenaren amaieran 17-22.

Bigarren laurdenean urdiñek defentsan erritmoa azkartu eta transizio azkarretan markagailua iraultzea lortu zuten. Laurden honetan 31 puntu saskiratzea lortu zuen TAKEk atsedenaldira 48-45 iristeko. Hamar minutu hauetan Miguel Cruzen hirukoak garrantzitsuak izan ziren, taldeak arnasa hartu zezan eta bere taldekideei espazioak zabaltzeko.

Atsedenaldiaren ondoren partiduaren erritmoa moteldu egin zen. Etxekoak markagailuan aurretik zeuden baino ez zuten abantaila handitzea lortzen azken minutuak lasaitasunez hartzeko. Gaizka Maiza eta Jaime Garciak antolatzaileek ikuskizun polita eskeini zuten minutu hauetan.

Azken laurdena eta dena erabakitzeko aurretik. Azken laurdenaren erdialdean tolosarrek 14 puntuko abantaila lortu zuten baino orduan kantabriarrek defentsan estutu eta hiru puntura jarri ziren gutxi falta zenean. Jaurtiketa libreetan asmatuta garaipena Usabalen gelditu zen. Beste behin zaletuek Usabal bete eta garaipenera bultzatu zuten taldea.

Garaipen garrantzitsua TAKE Tolosarentzat. Aste honetan liderra, Gallofa Cantbasket taldea hartuko dute Usabalen 19:00tatik aurrera. Partidu zaila baino ez ezinezkoa eta ondo prestatu beharrekoa Usabaleko zaletuei laugarren garaipena eskeintzeko.

1,2.3... TAKE!!

Argazkia: Mikel Iraola

- TAKETolosa-PasPielagosESTADISTICA.pdf

menu
menu