Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Junior neskek galdu, partidu lehiatu baten

TAKE Aralar Kirolak-eko neskek, partidu txukuna burutu zuten pasatako igandean, hala ere, ez ziran gai izan garaipena erdiesteko.

Taldearentzat ohikoa den ordutegian, gure jubenilek Donosti-ko Añorga taldea jasotzen zuen Tolosan. Onintza, Leire eta Jone ziren kasu honetan partidua jolastu gabe garatzen zirenak, eskertzekoa lehia bankillotik ikusten egotea, eta taldea animatzen geratzea.

Jokalariek argi zuten ez zela goiz erreza izango igande hontakoa, aurrean ligan laugarren doan Añorga, zein Donostin, orain dela bi hilabete, 39 puntuko abantailagatik gainditu zuten Tolosarrak. Ordutik lana gogor egin dute gure neskek, eta nahiz eta bakoitzaren buruan hobekuntza nabarmena zela argi eduki, kantxan ere erakusteko irrikan zeuden.

Horrela gauzak, gogotsu kantxaratu ziren Tolosarrak. Lehenengo minutuetan, defentsak ziren partiduaren erritmoa markatzen zutenak. Etxekoak benetan gogor aritu ziren atal honetan, eta ez zieten saskiratze errezik uzten Donostiakoei, erasoa defentsarekin geratzea ez bazuten lortzen, jaurtiketa askeko marrara bidaltzen zituzten aurkariak, puntu gutxi jasoz. Arazoa beste aldean zegoen, non eraso estatikoan arazoa asko topatzen zuten. Bigarren laurdenean, gauzak bide berdinetik jarraitu zuten. Defentsan benetan gogor aritzen, baino arazo batzuekin erasoan.

Aipatzeko datua: Atsedenaldian tolosarrek 6 saskiratze lortu zituzten soilik, baino Donostiarrak are gutxiago , 4! Defentsan egiten zen lan onaren erakusgarri. Diferentzia jaurtiketa askeetan zegoen, TAKE-koek soilik 4 aldiz saiatu ziren, Donostiarrak ordea 22! Hemendik ateratzen zan markagailuaren desabantaila, 11-18 atsedenaldira.

Bigarren zatian ordea, nahiz eta defentsako intentsitatea zertxobait jaitsi, gure neskek erasoko erritmoa argi igo zuten, eta azken bi laurdenak, etxekoentzat izan ziren. 40 minutuetan lehia estua izatea lortu zuten gure jubenilak, partiduko azken minutura, soilik 3 puntu behera aiatuz. Azken minutu honetan ordea, taldeak ez zuen eraso aukera onak aurkitu, eta aurkariak beste bi tiro libre saskiratuz, emaitza 39-44ean utzi zuen.

Partidu benetan lehiatua, eta pare bat atal alde batera utzita (defentsako errebotea, eta baloi galduak), lan ona gure nesken aldetik. Orain dela bi hilabete gertatu zenarekin alde handia! Lan ona egiten ari diren erakusgarri nabarmena! Animo neskak eta bide berdinetik jarraitzera!

P.D. 1: Aipatzekoa, partiduaren ostean bizi izan zen giro ona taldean, batera bazkaltzera geratuz bakoitzak ekarritako zerbaitekin. Partiduan agian ez, baino tortillak ateratzerakoan, orduan bai bakoitzak bere posizioa ondo itxi, eta “erasoko erreboteak” hartzea ezinezkoa bilakatu zan!

P.D. 2: Aipatzekoa ere, taldeak eginiko laguntza klubaren crowdfunding-ean. Eskerrikasko neskak!

menu
menu