Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urrea balio duen garaipena Santanderren

Igualatorio Cantabria Estela 71 - TAKE Tolosa 74

Partidu garrantzitsua jetsiera postuak alde batera uzteko Estelak eta TAKEk jokatuko zutena Santanderreko Palacio de los Deportes kiroldegi ikusgarrian. Tolosarrentzat garrantzitsua da sailkapenaren azpikaldean dauden aurkarien aurka partidua irabaztea. Denboraldian zehar postu horietatik kanpo egotea eta estuasunik ez pasatzeko horrelako partiduak irabaztea ezinbestekoa da.

Tolosarren egoera ez da hoberena partiduari aurre egiteko. Kaiet lan arazoengatik ezin izan zuen partidura joan. Ibaiek lesionatuta jarraitzen du, nahiz eta pixkanaka hobetzen joan. Hori gutxi balitz, Goar, Jon Azaldegi eta Julenek dituzten lesioekin ez dute nahi bezain bestei entrenatzeko aukera izan. Konbokatoria osatzeko lehen taldearekin entrenatzen duen eta denboraldi bikaina egiten ari den 16 urteko Ander Buldain EBAko deialdi batean debuta egin zuen.

Partidua etxekoen nagusitasunarekin hasi zen. Hasierako 6-0ak alarmak piztu zituen baino taldea pixkanaka defentsan hobetzen joan zen partiduan sartzeko eta lehen laurdena 22-16 bukatzeko. Bigarren laurdenean Goarrek ia segidan saskiratutako hiru hirukoek eta Jon Azaldegiren transizio azkarren TAKEri lehen abantailak eman zizkion atsedenaldira 31-35 joateko.

Atsedenaldiaren ondoren partidua berdindu egin zen. Santandergoek errebotean zuten nagusitasunarekin, bigarren eta hirugarren defentsak egitera behartu zituzten urdiñak. Hala ere taldeak ez zion partiduari aurpegia galdu eta laurdena 48-47 amaitu zen.

Azken laurdenean urduritasun askoko minutuak ikusi ziren. Bertan Goarrek partidua utzi behar izan zuen bikietan edukitako lesio baten ondorioz. TAKEk minutu baten faltan 5 puntuko abantaila lortu zuen. Baino Estelaren hirukoek eta 2+1koek ez zuten partidua lasai amaitzen uzten. Jaurtiketa libreetan asmatzea garaipenaren gako handi bat izan zen urdiñentzat nahiz eta Hanley-ek partidua luzapenera bidaltzeko aukera izan sartu ez zen hiruko batekin. Amaieran 71-74.

Urrea balio duen garaipena aurkari zuzen batentzat baino hurrengo astean oraindik zailagoa izango da forma ezin hobean dagoen Mondragon Unibertsitatearen aurka. Partidua 18:30tatik aurrera izango da Usabalen


Argazkia: Mikel Iraola

menu
menu