Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasiera kaxkarrak TAKE garaipenik gabe utzi zuen

TAKE Tolosa 61 - Mondragon Unibertsitatea 68

Bi arerio soberan ezagunak. Bi talde aurreko denboraldian Lehen maila Nazionaletik EBAra igoera lortu zutenak merezimendu osoz, beti emozioz betetako partiduak jokatuz elkarren aurka. Bi taldeak sailkapenean berdinduta aurkitzen lau garaipenekin, emozio eta tentsio handiko partidua aurreikuste zen eta hala suertatu zen.

Yon Gonzalezen mutilek Ibai Gilen baja bakarrarekin egin beharko zioten aurre partiduari. Badirudi pixkanaka taldean sartzen joango dela gabonetako atsedenaldia aprobetxatuz.

Partidua kanpotarren nagusitasun osoarekin hasi zen. Eginiko defensa zorrotzak ez zion etxeko taldeari saskiratzen uzten lehen laurdenaren amaieran markagailuak erakusten zuen 20-4 arte. Alarmak piztu ziren baino 10-0ko partzial batek tolosarrak partiduan sartu zituen. Hala ere eginiko esfortzua partidu osoa zehar eraman beharko zuten eta amaieran nekea antzeman zen. Atsedenaldira 22-34 iritsi ziren.

Atsedenaldiaren ondoren partiduak berdintasunarekin jarraitu zuen. Etxekoek amorruz partidua oraindik gehiago berdintzen saiatu ziren baino orduan MUk abantaila bere horretan mantentzen zuen. Azken laurdenean partidua berdindu zen eta 50 segundu falta 3 puntura jartzea lortu zuten baino baino hiruko batek kanpotarren garaipena ziurtatu zuen. Mondragon Unibertsitateak bostgarren garaipena lortu zuen 61-68ko markagailuarekin.

TAKEk ez du era hoberenean amaitu 2014 urte zoragarria. Orain atsedena eta hausnartzeko denbora hurrengo urtea aurrekoa bezain ona izan dadin. Hurrengo urteko lehen partiduan taldeak Ardoiren aurka jokatu beharko du Iruñan.

Argazkia: Mikel Iraola

- TAKE Tolosa-Mondragon Unibertsitatea estadistikak.pdf

menu
menu