Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Meritu handiko garaipena TAKE Aralar Kirolak taldearentzat.

TAKE-ko junior neskak, liderra den Atletico S.S. taldea mendean hartu zuen igande honetan, intentsitate handiko partidu baten ostean..

Erronka benetan gogorra zuten igande honetan gure juniorrek, aurrean, ligako liderra, “liga vasca”-n jolastuko duen, eta denboraldi honetan partidu guztiak irabazita zeukaten Atletico Sn. Sn. Talde indartsua. Kasu hauetan esaten den bezala, irabazteko asko, eta galtzeko gutxi, beraz neskak gogotsu ziren leian hasteko. Partidurako, taldeak ezin zuen Amets, Ainara eta Ainhoa Simpler-en laguntzarekin kontatu.

Nahiz eta helburua hobetzen jarraitzea izan, norgehiagoka irabazteko gogoak nabarmenak ziren, eta hau lortzeko betebeharra argi zuten Tolosarrek, Donostiarrei ez utzi beraien joko azkarra egiten. Azken partiduan 96 puntu sartzetik zetorren, eta Donostin, lehenengo itzuliko neurketan 44 puntugatik irabazi zieten TAKE-koei, beraz defentsako lana izango zen giltza partidu estu bat jolasteko aukera izateko.

Dudarik gabe, defentsako lan hau ezin hobeto bete zuten egun honetan TAKE-koek. Halere, partiduko lehen minutuetan Atletkoko neskek agindu zuten, lehen bi minututan 0-5 partziala, baina beldurra ez zen etxeko taldean agertu, eta azkar sartu ziren partiduan. Nahiz eta erasoan gutxi asmatu, ez zieten saskiratze errazik saskiratzen uzten Donostiarrei, eta lehen laurdenaren amaieran markagailua 4-7koa zen kanpokoaren alde.

Bigarren laurdenak beste itxura bat izan zuen, defentsako intetsitadea erasora eramatea lortu zuten neskek, eta saskia agresibo erasotzen zuten, honi esker laurden hontako partziala 10-6 etxekoen alde.

Hirugarren laurdenean ez zen saskibaloi bikaina ikusi, baino argi zuten TAKE-koek, hau beraien interesentzako ona zela. Defentsa asko, eta saskiratze gutxi, 4-5eko partziala eta azken laurdenera markagailuan berdinduta iritsi ziren bi taldeek.

Azken minutuetan, berriro Tolosarrek bere joko onena erakutsi zuten, laurdena hasteko, Lorek hiruko garrantzitsu bat lortzen zuen. Eserlekutik ere animoak ezin hobeak ziren eta naiz eta markagailuan abantaila handirik ez lortu, gure neskak izan ziren momenturo markagailua kontrolpean zutenak. Bukaerako emaitza 29-25, eta askorentzat ezusteko garaipena.

Zoriontzekoa benetan, ez bakarrik garaipena, baizik eta 40 minutuen zehar erakutsitako gogoak eta intentsitadea. Berdin jarraitu ezkero, denboraldiko bigarren zatia polita izango da dudarik gabe. Oraindik lan asko geratzen da talde honetan, baino argi dago, hau dela jarraitu beharreko bidea.

Hurrengo larunbatean, bigarren itzuliari ematen diogu bukaera, Goierri-ren aurka.

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

P.D. Partiduan betetako helburu batzuk direla eta, entrenatzaileei hamaiketakoa antolatzea tokatuko zaie, merezita!

menu
menu