Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena partida borrokatu batean

Azken uneko esfortzuak lagundu zien partida poltsikoratzen neskei

Inauterien inguruko asteburuak zailak izan ohi dira talde tolosarrentzat, jai egun horietan izaten bait dute euren burua. Hori gutxi balitz, elurteak tarteko, taldekideen artean bazen Urretxura heltzeko aukerarik izango ote genuen galdetzen zenik.

Partidarako Uxueren baja zuen taldeak. Aurkaria, Goierri taldea. Aurrekariek, TAKEko neskak gehiago zirela esaten zuten baina hori aurredenboraldiko gauzak ziren eta partida jolastu beharra zegoen. Jolastu eta borrokatu.

Izan ere, Goierri taldea hasieratik aurretik jarri zen eta TAKEko neskei asko kostatzen zitzaien euren Saskia gordetzea. Azken aldian ohikoa bihurtzen ari den bezala, partida puntu askotara zihoan eta horrelakoetan badakigu, galtzeko aukerak handiagoak direla. Gauzak horrela, defentsan eginiko aldaketen bitartez, taldeak behin eta berriz kontra zituen aldeak deuzestea lortu zuen, atsedenaldira 7 puntuko desabantailarekin iritxiz.

Bigarren zatian, era berean hasi ziren. Talde tolosarra ezinean defentsako lanetan baina uztaiari begira fresko zebilen eta partidan mantentzeko aukerak mantentzen zituen.

Azken laurdena, oso borrokatua izan zen eta kantxan zeuden hamaika partehartzaileek eurek zuten guztia eman zuten, amaiera estu eta bizia ikusi ahal izateko. Amaieran 57-60. Igoera faseko lehen garaipena. Ea ez den azkena!!!

Eutsi neskak!!!

menu
menu