Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bide onean

TAKEko junior neskek garaipen berri bat lortu dute larunbat honetan, Donostiko BeraBera Uliaren aurka 46-54ko markagailuaz.

Bigarren fasearekin jarraitzeko, Donostiara bidaiatzen zuen TAKE Aralar Kirolak taldeak, BeraBera Ulia aurpegiratzea. Donostiarrak ez dituzte emaitza onak atera lehenengo fasean, baino etxetik kanpo irabaztea inoiz ez da erraza. Gainera Tolosarrak bakarrik 9 jokalariekin bidaiatzen zuten, Amaia, Amets, Lore, Andrea, Onintza eta Miren deialditik kanpo bai zeuden arrazoi desberdinak direla eta. Horrela gauzak, garaipena Tolosara ekartzea nekeza izango zela bazekiten gure neskek.

Lehiaren hasiera, espero zen bezala, gogorra izan zen, etxekoek zonan defenditzea erabaki zuten, eta gure neskek ez zuten aurkitzen saskirako bidea, lehen 8 minutuetan, soilik jaurtiketa asketik gehitzen zuten Tolosarrak. Ala ere, laurdena bukatzeko minutu baten faltan lortutako bi saskiratzeak, markagailua estutu zuten, 10-9 BeraBera-koen alde.

Argi zegoen ba, saskirako bidea beste agresibitate puntu batekin bilatu behar zutela gure neskek, eta bigarren laurdenean hasi ziren hau aldatzen. Defentsan ere, taldearen erakusgarri den intentsitatea erakusten hasi ziren, eta honi esker, atsedenaldira, markagailuan lidergoa hartuta zuten Tolosarrek, 17-20.

Abantaila hain txikia izanda, hirugarren laurdenaren irteera partiduaren giltza izan zitekeen, eta hau ondo ulertuta kantxaratu ziren gure jubenilak. Lehen 4 minutuetan, 2-10ko partziala lortuz, partidua ia erabakita utzi zuten. Hemendik aurrera abantaila mantentzea zen helburua.

Bazirudien norgehiagoka kontrolpean zutela Tolosarrek, baino 4 minutu faltan, eta defentsa oso gogor batzuei esker (askotan arauditik kanpo ere), markagailuan 4 puntutara gerturatu ziren Donostiarrak. Urduritasunak agertu zitekeen momentu honetan, baino TAKE-ko jokalariek ondo mantendu zuten lasaitasuna, eta ondo jolastutako eraso batzuen ondoren, lehia erabakita utzi zuten. Bukaerako emaitza 46-54.

Bigarren fase honetan, bi jardunaldi eta gero, 2-0ekin aurkitzen dira TAKE-koek, merezitako emaitza, eta burututako lan onari saria. Neskek asten zehar egiten duten lan ezin hobeari esker, taldea astero hobetzen jarraitzen du. Asko gelditzen da oraindik, baino bide onean doa ekipoa.

Hemendik aurrera aurkari indartsuei aurre egitea egokitzen zaio taldeari. Datorren jardunaldietan ikusiko da zein izango den taldearen lekua bigarren fase honetan. Beti esaten dugun bezala, lanean tope jarraitu ezkero, edozein xede lortzeko gai dira neska hauek!

Honen aurretik, bi helburu datoz gure neskentzat, azterketa garaia ondo bukatzea, eta inauteriak tope disfrutatzea! Inongo zalantzarik gabe, bai bat, bai bestea ondo beteko dute!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu